11/04/2011

Koktelak

Gaur bezalako arratsalde gris-euritsu batean izan zen. Beroki luzea eman nizun eta janzteko esan, beste ezer eraman gabe, zapatak eta mediak izan ezik. Eta horrela atera ginen zure etxetik, jendearen begien aurrean jantzirik baina, berokiaren azpian eta nire begien aurrean biluz-biluzik. Ordu pare bat-edo eman genuen hiritik paseatzen, munduaz barrezka. Euria atertzean plaza bateko terraza batean eseri eta masturbatzeko esan nizun. Zuk, berokiaren botoien artean eskua sartu, alura eraman eta masturbatzen hasi zinen, plazari begira. Tabernaria bazetorren nota hartzera. Zuk eskua atera nahi zenuen baina nik jarraitzeko esan nizun eta zuk, ahal zenuen diskrezioarekin jarraitu zenuen. Tabernaria gure ondoan jarri eta zer nahi genuen galdetu zigun. Orduan bururatu zitzaidan eta galdetu nion ea koktelik zeuzkaten. Tabernariak baietz erantzun eta nik eskatu: - Orduan, orgasmo bat nahi dut... - Ongi da- esan zuen berak- eta zuk?- galdetu zizun zuri. Zure aurpegian ikusi nuen iristear zinela, gero eta zailago egiten zitzaizun disimulatzea eta, halere, lortu zenuen esatea: - Beee... bes...te baaaa... baaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaat, niretzat. Tabernaria joan, zure eskua atera, zure hatzak nire ahora hurbildu eta zure orgasmoa dastatu ahal izan nuen bertan...

Sem comentários: