17/04/2011

Irudikatu



Zain nago tabernan, ardo goxo bat eskuetan. Agertu zara. Begiradak gurutzatu eta zalantza une bat.

Baina hitz gutxitan irakurri dugu baietz bestearen aurpegian, gu garela.

Jendetza artean ezkutatu eta txoko atsegin batean babesa hartu.
Beste ardo bat eskatu eta mintzatzeari ekin, minutu neurtuen mugarekin.
Hori dela eta begiradak ongi dastatu behar, eskuen mugimenduak jarraitu, hitzak gustura aditu, irribarreak konpartitu.

Goxoa da elkar ezagutzea eta begirada, mugimendu, gorputz, hitz eta irribarre horien guztien atzean ezkutatzen diren desirak bilatzen saiatzea, irudikatzen.

Burua askatu eta fantasia horietako batzuetan bestea irudikatu, gorpuztu: goxo, ausarta, ederra, maskaraduna, lotuta, lotu gabe, beste gorputz biluzien artean edota zakil-gerrikoa jantzita.

Eta mezu enkriptatu bat. Pertsona batzuentzat ere gure fantasiak enkriptatuak dira sarritan.

Baina noizbait desirak dezifratu behar. Bestearen gorputzean behar bada ere...

1 comentário:

Anónimo disse...

Plazer bat izan da...