26/04/2011

Inspirazio bila...


Aspaldi Lizarren berri izan gabe eta, azkenik bere hitz polit beroen opari berri bat egin digu. Benetan eskertzekoa. Irakurri eta berotu inspirazio bila zaudeten bitartean... Eta zu, Lizar, "nahi duzunero", badakizu...


Gelan nago. Ohean eserita. Kulero txiki batzuk besterik ez ditut, ipurdia erdia agerian uzten dituzten horietakoak. Gau beroa da gaurkoa eta horrela oso eroso sentitzen naiz. Burukiaren gainean eserita nagoela, bizkarra pareta gorriaren kontra ezarrita daukat. Hankak nire bularraldera tolestaturik dauzkat, eta izterren gainean idazteko erabiltzen dudan koadernoa. Boligrafo berezia hartu dut gaur. Aspaldiko partez, kontakizun lizun eta beroa idazteko tenoreaz.

Baina ez zait ezer okurritzen...

Egongelatik, zure ordenagailuko teklatuaren eta saguaren soinuak etortzen dira. Arratsaldean grabatutako elkarrizketa aurreditatzen ari zara. Azkeneko egunetan denboraz larri zabiltzate lanean, eta asteroko saioa prest eduki nahi baduzu gaur etxean lan pittin bat aurreratu behar zenuela esan didazu duela ordu bat inguru.

Baina niri ez zait idazteko ezer okurritzen, ai... nirera, egongelako soinua etortzen zait eta distantzian zu irudikatzen hasi naiz... zure begirada aurreko irudietan zorrozturik imajinatzen dut, eginkizun batean satu-sarturik zaudenean jartzen duzun aurpegi horrekin... eta berotzen hasi naiz. Zure eskua saguaren gainean ikusi dut ondoren, mugimendu geldo eta zehatzak eskumuturrarekin marraztuz. Hatz erakuslea eta hatz luzearen artean geratzen den saguaren gurpiltxoa nire klitoria dela irudikatu dut... eta orduan, orduan behar dudan inspirazioa zurekin dagoela ulertu dut.

Nire inspirazioaren bila abiatu naiz, soinean nire kulero txikia eta eskuan boligrafo berezia dudala.

Ordenagailuaren aurrean eserita zaude eta ez nauzu sartzen ikusi. Zure atzean ipini naiz, eta xuabe xuabe nire aurpegia zure ezkerreko masailaren parean ipiniz zera esan dizut.

- Beñat... - xuxurlatuz - nire inspirazioaren bila etorri naiz.

Nire sudurrarekin belarrirako bidea markatu dizut azalean, eta begiekin goranzko bidea bilatzean nire ahoak zure belarriarekin egin du topo. Ezpainekin irrifar txiki bat markatu dut, zu ukitu gabe... eta irria sentitu duzula uste dut, besaburua goraka igo baituzu.

- Ummm, ze goxoa zaren... - Esan didazu.

Koska egin dizut belarritakoaren ondoan eta hasperen bat bota duzu. Tentsio txiki hori askatzeko zure burua laztantzen hasi naiz, hatzekin zirkuluak eginez, zure ile luzearekin jolastuz tarte batez. Puntu erogeno bikaina da zure burutxo hori... Begiak itxiak dituzula konturatu naiz eta poliki-poliki zure aurrean jarri eta zure gainean eseri naiz. Itxirik mantentzen dituzu begiak oraindik, baina ni ez naiz mugitzen, geldi-geldi geratu naiz... zure begi ederrak ikusi nahi ditut parez pare nireei begira. Irri egin eta begiak ireki dituzu, nire apeta entzun izan bazenu bezala, emango dizudanaren zai... eta zera esan dizut.

- Nire kontakizunaren hasiera zure gorputzean idatzi nahi dut.

Adi-adi geratu zara. Zure izterren gainean poliki-poliki mugitzen naizen bitartean, besaburuan zera idatzi dizut “Zure desioa suma dezaket”.

Ez dakizu zer idatzi dudan, baina zakila gogortzen hasi zaizu jada.

- Zure desioa suma dezaket. - Esan dizut.
- Buff... erotzen nauzu. - Erantzun didazu.

Nire begirada zurean sakondu eta sua ikusi dut. Boligrafoa lurrera bota dut orduan. Aldakak eta ipurdia atzeraka eta beheraka jaitsi ditut burua zure zakil gogorraren parean geratu arte.

- Praka hauek erotzen ari zaizkizula uste dut. - Esan dizut.

Prakak jeitsi eta hor agertu da zure zakil eder eta gogorra. Momentu horretan pikutara joan dira lirika guztiak, eta edizio egituratuak. Gora begiratu dut, eta gure arteko desio konpartitua sentitu dugu bat-batean. Nik kaña eman nahi dizut eta zuk kaña eman nahi didazu. Buuf... nola maite ditudan holako momentuak...

Kolpe batez sartu dut ahoan zure zakil beroa. Barruan geratu naiz tarte batez mingainarekin jolasten eta gora eta beherako mugimenduak egiten hasi naiz ondoren. Horietako batean burua gora altxatu eta apur bat beheraka eginez barrabilak goxoki jaten hasi naiz. Ipurdia aurrera bota duzu, aulkiaren ertzean eseriz. Uzkia laztantze hasi natzaizu barrabilak jaten dizkizudan bitartean.

- Hatz polit horrekin larrua joko al nauzu?.- Esan duzu.

Lurrean lau hanketan jartzeko eskatu dizut, eta horrela tarteka mingaina eta hatzarekin larrua jo dizut atzetik. Bero bero zaudenez ireki irekia daukazu, eta erraz sartzen dira bata zein bestea zure zulo ederrean. Eskuineko eskuarekin zure zakila astintzen ari naiz eta hasperenka hasi zara.

- Zakil gogor hau zure ipurditxotik gustura sartuko nuke...

Hitz magikoak nire belarrietarako... eta askatu egin zaitut. Buruz behera, narrastien antzera, zure hanken azpitik pasa naiz. Aspaldi busti bustita naukazu eta nire barruan zure berotasuna sentitu gura dut. Eta hala nago, buruz behera eta zu lau hanketan. Ipurdia goraka igo dut eta zure zakilarekin nire klitoria laztantzen hasi zara.



- Barrura! - Oihukatu dizut.

Poliki sartu didazu zakila alutxo irristakorrean eta hatz potoloa uzkian sartu didazu. Gogor eta azkar hasi zara mugitzen eta ni ezin beroago nago.

- Bidea errex irekiko da gaur... - Esan didazu mugimenduak eta talkak uzten dizun ahots erdi apurtuarekin.

Zure plazer aurpegia ikusi nahi dut eta sofan etzateko eskatu dizut. Zure zakilaren gainean eseri naiz eta zuk aldakak gogor heldu dizkidazu. Gora igo eta zakila nire uzkira zuzendu dut. Kolpe batez sartu zaitut nire atzealdearen. Oso oso bero nago eta kolpe hori ikaragarrizko plazera sortzen dit. Gora eta behera, aldakak kulunkatuz. Buf... hala ibili gara tarte batez bero-bero. Baina bapatean ipurditik heldu eta gorputza goraka altxatu egin didazu. Beheraka joan zara eta zure aurpegia nire alutxoaren azpia geratu da. Goxo jan didazu klitoria eta intzirika hasi naiz. Bat batean kendu egin zara eta nire atzealdean jarri.

- Orain bai, orain behar bezala zulatuko zaitut. - Esan didazu.

Eta ipurdian sartu zara hasieratik tinko bultzatuz. Eta ni ia iristear nengoen baina orain plazer guztiak hamaika bider biderkatu dira. Barrua sutan daukat, sutan. Eta zu ere sutan zaude, nire atzealdean izerditan bultzaka. Biok batera hasi gara hasperen, oihu eta intzirika eta batera iritsi gara.



Nire atzealdean zaude oraindik, gerria besarkatuz, bizkarrean muxuak emanaz. Ni lau hanketan jarraitzen dut, uzkia eta aluaren dar-dar goxoaren oroitzapenaz goxatzen. Askatu nauzu eta sofaren gainean eseri zara. Hankak ireki eta zure gainean eseri naiz, oraindik beroa dagoen zakilaren gainean.

- Inspirazioa ederrena zara, bitxo.
- Nahi duzunero izango naiz zure paper, politta
.

Lizar

2 comentários:

Anónimo disse...

oso istorio goxoa...
Aupa Lizar!

Anónimo disse...

uuuf...