09/05/2011

Saria

…Zelaian botata geratu ginen. Ni oraindik biluzik, zu jantzita. Orduan nire sorbalda gainetik begiratu, barre egin eta esan zenidan:

- Hortxe dator zure saria…

Bikote bat hurbiltzen ari zitzaigun. Neska eta mutila. Ezagunak egin zitzaizkidan berehala. Zure ezagunak ziren, eta ezagun bereziak guretzat, zeren eta behin baino gehiagotan esan nizun morbo ikaragarria ematen zidan bikotea zela… Iker eta Amaia.
Instintoz-edo, eskuekin estali nuen nire hankartea. Zuk berriro barre egin eta hauxe esan:

- Orain lotsatuko zara? Eskaini diegun ikuskizuna eskaini ondoren?
- Ikuskizuna?- galdetu nizun- hor egon al dira?
- Jakina! Gure atzetik etorri dira!

Ezin izan nuen gehiago esan, bikotea gure ondoan zegoelako jadanik. Amaiak zuri zuzenduz galdetu zuen:

- Orduan? Saria, ezta? Urrundik ala ematen zuen behintzat...
- Bai- erantzun zenion- sari irabazita, gainera…






Amaia zu biluzten hasi zen eta, orduan, zu ere guztiz biluzturik geratu zinen nire aurrean. Gero Iker hartu eta hau ere biluztu zuen. Orduan, niregana biratu eta hauxe esan zidan:

- Badakit inoiz buruan izan duzula nolakoa izango zen Iker eta zure neskaren arteko txortaldia, ezta? Inoiz imajinatu al duzu, baietz? Eta morboa eman dizu…

Baietz egin nion buruaz, eta berak jarraitu:

- Orain, Ikerrek egingo dio larrua jo, baina txortaldi hau zurea da, zu ari zara berarekin larrua jotzen, ulertzen? Zugatik egiten du, zure plazeragatik… beraz, orain esan behar didazu nola nahi duzun, nola ikusi nahi duzun zure laguna… eta nirea, noski!

Amaiak Ikerren ondora eraman ninduen, nire eskua hartu eta Ikerren zakilaren gainean jarri zidan.

- Gidatuko al diozu gure Ikerri?- esan zidan- eta zure neska lau hankatan jarriko al dugu?

Baietz esan nuen eta halaxe jarri zinen, lau hankatan, lurrean, hostoen gainean, ipurdia altxatuta.

- Gidatu zakiltxo hori, mesedez- errepikatu zidan Amaiak- nahi duzun zulotxora...

Iker belauniko jarri nuen, zure atzekaldean eta, bere zakila, zure aluaren sarreraren gainean pasatzen hasi nintzen. Eta horrela tarte bat egon ondoren uzkirantz zuzendu nuen zakilaren punta. Amaiak lubrikante pixkat atera eta berari esan nion zabaltzeko.
Zure belarriaren ondora makurtu nintzen eta hauxe esan nizun:

- Orain denok ikusiko dugu nola sartzen zaizun zakil goxo hori ipurdian, bai? Eta ez dut Oihu bat ere entzun nahi, ados? Bakarrik zure aurpegiko keinuak ikusi nahi ditut, besterik ez…

Lurretik zuhaitz baten adar txiki bat hartu eta ahoan jarri nizun, txakur baten ahoan hezur bat izango balitz bezala… Zuk adarrari hozka egin eta zakila zure ipurdian sartzen sentitzen hasi zinen. Ni zure inguruan mugitzen nintzen. Zure keinuak ikusi nahi nituen baita zakila zure barruan nola sartzen zen ere. Eta zakil osoa sartzear zegoelarik zure aurpegiaren aurrean jarri nintzen, aurrez aurre, azken kolpe hori zure aurpegian sentitzeko, adarra nola hozkatzen zenuen ongi ikusteko.


Ikerrek barruraino sartu zizun zakila eta, Amaiak, ez mugitzeko eskatu zion, horrela geratzeko.
Orduan, Amaia ere biluztu zen eta zure aurrean lau hankatan jarri, aurpegia zurearen parean eta ipurdia niregana altxatuz. Atzera begiratu eta bere ipurditxoa niretzat zela esan zidan. Ni oso oso bero nengoen eta ez nuen gehiegi ere pentsatu. Ikerrek egindako operazioa errepikatu nuen Amaiaren ipurditxo goxoan. Barru-barruraino sartu nion eta orduan ez mugitzeko esan zidan. Orduan, Amaiak zuri begiratu eta halaxe esan zizun:

- Orain gu mugituko gara, ados? Guk hustuko ditugu zakil hauek gure ipurdietan, guk egingo diegu larrua jo, kabroi hauei. Gure ipurmasailen kolpeak nabarituko dituzte haien potroen kontra.

Zure eskuak hartu zituen Amaiak eta, esan bezala, gorputza atzera eta aurrera mugitzen hasi zen, nire zakilaren inguruan. Gauza bera egin zenuen zuk Ikerren zakilaren inguruan. Basapizti ederrak zineten zuen ipurdiekin guri larrua jotzen. Eta horrela, bakoitza bere unean, korritu ginen laurok...

- Hau saria bazen- esan nizun- ez dut pentsatu nahi zein izango zen zigorra!

2 comentários:

Nora disse...

Horrelako egoera kañero bat ematea oso zaila da, baina, zeinen polita den gorputza bero-bero jartzeko...

Anónimo disse...

horrelako egoera, egia izan ala fantasia hutsa, kabaretariaren hitzetan irakurtzea gozatu ederra da. Nire ustez, egoera imajinatzearekin nahikoa da errealitate bihurtzen hasteko, beste errealitate mota bat bada ere... Eta bai, Noraren azken hitzekin ados nago, "zeinen polita den gorputza bero-bero jartzeko". Ni oraintxe bertan banoa, nire eskulanak egitera.