05/12/2007


Aulkian eserita biluztu nauzu. Azkar, gupidarik gabe. Zure altxorra erakusten didazu. Baina badakit oraindik ezin zaitudala ukitu. Nirekin horrela jolastea gustukoa duzu. Eta nik ere, aitortu behar dut, gustukoa dudala. Ene jabea bihurtu zara oso denbora gutxian. Zure eskuaren mugimenduak liluratzen nau. Ezin zaitut ukitu baina badakit eskubide hori nola irabazi. Ene esku bat listuarekin busti dut eta, ondoren, zakila hartu dut. Zuri begira nagoen bitartean, mugimendu motelak egiten hasi naiz, gora eta behera, gora eta behera, eta nire listuak ene zakila nola zabaltzen den gogoz nola begiratzen duzun ohartu naiz...

Sofan ikusi nuen paisaiak nire gorputz osoa astindu zuen. Biluzik zinen nire aurrean. Buruz behera sofan etzanda. Orduan bizkarra kurbatu zenuen eta ipurdia eta bizkarraldeko bailara seinalatuz "edan ezazu" esan zenidan. Ez nuen gehiago pentsatu. Zugana hurbildu nintzen eta nire mihia zure bizkarrean hasi zen lanean. Goitik behera zeharkatu nuen basamortu koloreko azal leuna eta, horrela, zure ipurdiaren mugaraino ailegatu nintzen. Zure ipurmasailak ene oasia bihurtu ziren. Eta nire mihiak zure poroek eskaintzen zidaten ur guztiak edan nahi zuen. Edan ase arte....

Pelikula geroz eta aspergarriagoa dirudi. Baina zerbait gertatuko delakoan nago, oraindik ere. Ez du itxura txarrik. Baina halako batean, pantailan ez ezik nire praketan zerbait ari dela gertatzen ohartu naiz. Prakak askatu dizkidazu, gutxien espero nuen unean eta zertan ari zaren galdetu ondoren, zure agindua bete dut. Pelikula ikusten jarraitu dut. Hori saiatu naiz behintzat, zuk agindu didazulako, baina ezin dut pelikulan kontzentratu. Zure ahoan berehala handitu da nire zakila. Eta zure mingainaren lanak zoratu egiten nau. Miazkadak gero eta goxoagoak dira. Baina morboa ematen dit zu horretan zauden bitartean ni pelikula ikusi nahian egotea. Halere, eskua jarri dizut buruan, eta erritmoa markatu dizut. Ezin izan dizut ezta abisatu ere egin eta zure ahoan isuri egin naiz. Altxatu zaitut eta zukua nola edaten duzun ikusi zaitut. Uste dut berriro ere gogortu zaidala... Ez, ez dut uste gau honetan aspertuko garenik...


Oraindik espumarekin nengoelarik agertu zinen zu. Ez zintudan espero eta nire eskuen artean nire zakila ikustean irri egin zenuen. Leku bat niretzako dutxa horretan? Galdetu zenidan. Sartu, esan nizun. Sartu zinen eta xaboi-botea hartu zenuen. Nire azal osoan zehar zabaldu zenuen xaboia. Eta orduan zure eskua izan zen ene zakilaren gainean irrits egin zuena. Nik hartu nuen botea eta zure azalaren gainean zabaldu nuen. Sorbaldetatik hasita beherantza joan nintzen. Zure bularretan gelditu nintzen une batez. Eta xaboiaren leuntasunaz igurtzi nizkizun. Buelta emateko esan nizun. Buelta eman zenuen. Orduan zuregana hurbildu nintzen. Nire hankarte gogorra zure ipurmasailen artean kokaturik bularrak gogor hartu nizkizun, lepoa musukatzen nizun bitartean. Belaunikatu zinen nire aurrean. Eta zure eskua alutxora eraman zenuen. Hor, jolasten egon zinen tartetxo bat, ni gero eta beroago nengoelarik. Orain, zatoz niregana, esan zenidan. Belaunikatu nintzen ni ere eta nire zakila sartu nuen espumaz beteriko zure kobazulo goxoan, bularretatik eusten zintudan bitartean. Atzera eta aurrera, atzera eta aurrera. Zu zinen mugitzen zena. Gure desirak sobera ongi garbitu genituen dutxa eder horretan...


Afaldu ondoren elkartuko ginela esan zenidan. 10.3oak aldera. Ongi iruditu zitzaidan. Eta zurekin hitzordu gehiago adostu nahian nenbilenean, gutxienez lehenengo hitzordu txiki hau adosteaz poztu nintzen. Ondoren dutxara joatea erabaki nuen. Dutxara, nirekin, zure istorio batzuk eraman nituen. "Bustiko dira" pentsatu nuen. Baina ez zitzaidan inporta. Aterako ditut berriro. Bustitzen badira, bustita dagoena zu zarela pentsatuko dut. Eta dutxaren azpian xaboiaz bete dut ene zakila. Kaxeritaz jantzita imajinatzen zaitut. Zure lepoan erasoa egingo nuke aurretik eta ondoren eskua sartuko nuke zure gonaren azpitik. Pololoak jaitsiko nizkizuke eta han behean, zure tanga beltz txiki horrekin topatuko nintzateke, nire eskuek biluztuko luketen tanga... xaboiaren espumarekin nahastu egin zen nire zukua... "Gauean gehiago" pentsatu nuen...


Atzo berandu oheratu nintzen. Bost egun neramatzan isuri gabe eta zure pasarteak berirakurtzen egon nintzen. Ohe handi bat irudikatu nuen guretzat, eta alboko gelan zure lagunak zeudela imajinatzea morbo gehiago ematen zidan oraindik ere. Irudi horiekin isuri egin nintzen, bost egunetako isurtze ederra izan zen.
Ondoren, zuretzako pasarte berriak asmatzen egon nintzen eta errealitatea egiten zirela pentsatzean ohartu nintzen nire hankartea berriro ere gogortzen ari zela, zutaz gogo gehiegi nuela. Ezin izan nuen aguantatu. Eta idazten ari nizun istorioak berotu ninduen, berotu ninduzun. Zakila gogorturik atera nuen prakatik eta eskua lanean jarri nuen. Bigarren isurtze ederra izan zen.
Lasaiago geratua nintzela pentsatu nuen orduan. Baina handik gutxira, gure istorioak, zureak eta nireak elkartzen zirela imajinatu nuen eta zure istorio horiek guztiak belarrira kontatzen dizkidazula imajinatzean gogortu egin zen berriro ere nire zakila. Gogortu benetan. Eta gure istorioen nahasketa horretaz pentsatzean, zutaz pentsatzean, isuri egin nintzen hirugarren aldiz.
Gogotsu heldu naiz zuregana. Bero-beroa.
Lagun baten deiak esnatu egin nau gaur goizean. Asteburuan bere herriko etxe batera joango direla esan dit, ea animatzen naizen. Zalantzan egon naiz. Zalantzan nago oraindik. Koadrilako lagunak ikusteko gogoa dut. Baina zure gauetako zaindaria izaten jarraitu nahi dut. Agian joango naiz eta igande gauean, berriro ere, egun horietan isuri ezingo dudana isuri egin beharko dut zure istorioekin. Auskalo. Momentuz hemen nago. Hemen nauzu. Zuretzako naiz. Gaur gauean hitzordua egingo dugula badakit. Elkarri mezuak bidaliko dizkiogula badakit. Elkarrekin isuri egingo dugula badakit.
Altxatu naiz eta Joxe Ripiauren kanta batek topaketa berrietan egin dezakegun guztia ekarri nau burura. Burura eta gorputzera. Gorputz osora eta zakilera. Zuregana eraman nau, azken finean.

Larrua jotzea
istorio bat kontatzea da
sekretu bat dago
zenbakian aurkitzen da
ez da zero, ez da bat,
gutxienez bi gara
eta istorio hoberenak
benetakoak izaten dira
entzutea da sekretua
beti ipuin berdina ez kontatu
entzutea da sekretua
beti istorio bera ez kontatu
horixe pentsatzen nuen
nire ipuina entzun nahi zuela
baina ohartu nintzen
bere taktuaren leuntasunarekin
bere begi berdeekin
bere azalarekin ikusi behar nuela
txortan egiteko sekretu bat dago
honako hau da:
entzutea da sekretua
TOPAKETA BI "TEMPO"TAN



PRIMO TEMPO

- Nahi dituzun ostegun guztiak emango dizkizut, plazerraren truke- esan zenidan emailean jaso nuen mezu horretan.
- Gasteizko etxeko oherik handiena ezagutuko nuke gustura- erantzun nizun nik.
- Gasteizera etorriko zinateke? – Dudatu zenuen.
- Jakina!, hala eskatzen badidazu, bederen...
- Eta zuk uste elkarrenganako erakargarritasuna benetakoa izango dela?- planteatu zenidan.
- Pentsatzen dut baietz- hausnartu nuen- eta hala ez balitz barre batzuk egin ditzakegu trago batzuen artean, ezta?
- Ados.
- Orduan, nahi duzunean data jarri- esan nizun.
- Oporretako ostegun bat baldin bada? Etxean ez da inor egongo eta goxo goxo egon gaitezke.
Data adostu genuen eta Gasteizen bertan elkartu ginen. Musu lotsatiak eman genizkion elkarri. Gauza arruntez mintzatu ginen eta trago bat hartzera eraman ninduzun. Lehenengo momentutik nabaritu genuen erakargarritasuna benetakoa izan zitekeela. Nire begiek zureetan kiribildu ziren lehenengo tragoarekin. Zureak nireetan. Baina bigarren tragoarekin zure bularretaraino eraman nituen begiak. Zureak nire praka bakeroari begira nabaritu nituen, batez ere komunera joan nintzenean. Eta gustatu zitzaidan ipurdia nola begiratzen zenidan ohartzea.

Komunetik itzuli eta etxean zerbait jan genezakeela esan zenidan.
- Ni behintzat gose nago- izan ziren zure hitzak.
- Ados nago- Esan nizun- eta gainera, gaur ez dut mozkortu nahi, zure gorputzaz ez bada- ausartu nintzen esatera.
Distira berezi bat nabaritu nuen orduan zure irribarrean.
- Nire gorputzaz mozkortu?- Erantzun zenidan- Mozkortuko gara ba!
Tabernatik atera ginelarik, ohartu zinen ene prakaren barruan zerbait mugitu behar izan nuela. Zerbait handiturik nuela eta gora jarri behar izan nuela mina ez sentitzeko. Tabernako atean bertan, lotsatiki, eskua eraman zenuen nire hankartera.
- Gogorra daukazu jadanik, ezta? – Galdetu zenidan.
- Zu bezain heze nago lehenengo trago hartu dugunetik- Erantzun nizun...
Bidea motza egin zitzaidan eta etxea erakutsi zenidan.
- Afaltzeko ordua- Esan zenuen.
Baina sukaldera eraman ordez oherik handiena duen gelara eraman ninduen. Sofan eseri zinen eta horrela esan zenidan:
- Biluztuko zara niretzat?
Lotsaz beterik geratu nintzen. Nire aurpegira, kolore gorriak nola igotzen ziren ohartu nintzen. Baina lotsa gainditu nuen, ahal izan nuen moduan. Zuretzako biluztu nahi nuen nire gorputza. Jertsea kendu nuen. Ondoren kamiseta, zapatillak, galtzerdiak... Praka kendu aurretik buelta eman nuen, eta zuri morboa ematen zizun ipurdia eskaini nizun. Praka jaitsi nuen eta galtzontzilotan geratu nintzen. Galtzontziloaren azpitik ene hankarte gogorra nabari zitekeen.
- Etzan ohean- Agindu zenidan.
- Zer?
- Ohean etzateko, faborez. Ohea ezagutu nahi zenuen, ezta? Ba ongi erakutsiko dizut...
Ohean etzan nintzen. Zu hurbildu zinen eta bat-batean ohartu nintzen zapi batzuk eramaten zenituela. Bi zapiekin, oheko goiko partean lotu zenituen nire eskuak. Ondoren ene galtzontziloa jaitsi zenuen eta beste bi zapiekin, hankak lotu zenizkidan oheko beheko partean.
- Niretzako, nire fantasietarako zaitut orain- Esan zenuen nire zakila besarkatu ondoren.
Sufriarazi nahi ninduzula argi neukan. Ni ezin nintzen mugitu eta zu hasi zinen biluzten. Lehendabizi soineko beltza kendu zenuen. Ondoren bularretako estua. Tanga beltza txikia eta rejadun mediekin soil-soilik geratu zinen.
- Itxoidazu segundo bat- Esan zenidan gelatik ateratzen zinen eta nik zure atzeko parte ederra behatzen nuen bitartean.

Marrubizko marmelada bote batekin itzuli zinen gero. Horrekin zer egin ahal genuen, pentsatu nuenerako, marmelada nire ezpainetan jartzen zenuela nabaritu nuen. Ondoren ene titiburuetan zabaldu zenuen marmelada. Zilborraren inguruan ere bai eta, azkenik, ene zakil osoa, goitik behera, marmeladaz bete zenuen, astiro, presarik gabe.
Zure lehenengo erasoa nire ezpainen kontra izan zen. Bertan, musu luze eta heze batean jan zenuen jarritako marmelada guztia.
- Gose nengoela esan dizut- Esan zenidan irribarretsu.
Ondoren titiburuen txanda izan zen. Eta plazerraren atariraino eraman ninduzun une batez. Zilborrarena jan zenuenean nire zakila irensteko irrikitan nengoen, lehertzeko zorian.
Orduan altxatu zinen eta tanga txikia, poliki-poliki kendu zenuen nire aurrean. Horrekin estali zenizkidan begiak. Ez zintudan ikusten baina nabaritzen zintudan. Une batetik bestera zure ahoa nire buztana jaten imajinatzen nuen. Eta gero eta beroago nengoen. Ukitze hutsarekin isuriko nintzela pentsatzen nuen. Baina beste norabidea hartu zuen jolasa orduan. Bat-batean zerbait nabaritu nuen ahoan.
- Luzatu mingaina- Entzun nizun.
Mihia atera eta marrubizko marmeladaren zaporea dastatu nuen zure alutxo goxoan.
- Mmmmm- Esan nizun-
Baina ez nuen deus gehiago ere esan. Marmelada eta zure alutxoaren zukuaren nahasketak erotu ninduen eta mingaina goitik behera paseatu nuen zure alutxo osoan zehar. Barruraino sartu ere, sartu egiten nuen. Hortik minutu pare batera zure oihuek konfirmatu zidaten nire helburua lortuta zegoela.

- El turno del caballero- Esan zenidan.
Eta nire hanka zabalduen artean kokatzen zinela nabaritu nuen. Eskuekin barrabilak laztandu zenizkidan. Eta orduan, tupustean, zure eztarriraino nire zakila hondoratzen zenuela sentitu nuen. Hondoraino sartu zenuen eta han geratu zinen. Mugitu gabe, marmelada dastatzen zenuen bitartean. Ez gora ez behera. Horrela, mihiarekin nire hankartearen azala dastatzen. Eta isuri egin nintzen. Eta ene marmelada marrubi zaporearekin dastatu zenuen zure ahoan. Begietatik tanga kendu zenidan eta nire ondoan etzan zinen, nire bularra besarkatuz. Manta gure gainean jarri eta ni askatu gabe, lotan geratu ginen biok.



********

SECONDO TEMPO

Ez dakit zenbat denbora egongo ginen horrela. Esnatu nintzenean “gerra” gehiago nahi zenuela ohartu nintzen.
- Bigarren platerra dastatzeko prest?- Esan zenidan.
- Eta nola egingo duzu labea berotzeko?- Esan nizun- Aurrekoa baino askoz zailagoa izango duzu oraingo honetan...
- Erronkek jartzen naute...- Esan zenidan- eta trikimailuak ere ezagutzen ditut.
Ene hankartera, berriro ere jaitsi zinen. Oraingo honetan zure ahoa, nire zakilaren puntan geratu zen. Eta ezpainekin inguratu zenuen. Operazio horretan zeunden bitartean, zure eskuekin nire ipurmasailak hartu zenituen eta poliki-poliki, zure atzamar bat, ene ipurtzuloraino inguratzen zela nabaritu nuen. Han jolasten geratu zinen eta lehen baino gogorragoa nengoelarik gelditu egin zinen.
- Ondo nire esklabua? – Esan zenidan irribarretsu
- Ondoegi- Esan nizun- baina orain ez gelditu han, jarraitu!

Eta jarraitu egin zenuen, baina beste modu batez. Zure eskuekin ene zakila hartu zenuen eta zure alutxora eraman zenuen. Barruraino sartu zenuen. Ni, loturik jarraitzen nuenez ezin nintzen mugitu eta zu, oeste basatian egongo bazina bezala zamalkatu ninduzun. Oeste basatian, edo toro mekanikoan, ez dakit. Baina zure mugimenduek erotzen ninduten. Gora eta behera mugitzen zinen lasaitasunez, eta zure gerriak ere, zirkuluak marrazten zituen nire gainean, alboetara. Ez nekien ea isuriko nintzen, baina benetan gogorra neukan zakila. Eta benetan goxoa sentitzen nintzen zure barrualdean. Zure eskuak nire bularrean jarri zenidan eta oihu batek abisatu zidan korritu egin zinela.


Baina gau horretan indartsu zeunden. Buelta eman zenuen eta, lau hanketan nire aurrean geratu zinen, zure ipurdia eskainiz. Marmelada zure atzamarrekin hartu zenuen eta ipurdiraino eraman zenuen. Hor igurtzi zenuen, ikuskizun ikaragarria eskainiz. Orduan jaitsi zinen. Eta niri sorbalda ematen, zure esku batekin hartu zenuen ene zakila. Pittin bat gehiago jaitsi zinen eta zakila ipurtzulotik sartzen hasi zinen. Lehen punta, gero pixka bat gehigo, pixka bat gehiago... Ez dakit noraino sartu zenuen. Burua galduta neukan. Zure katu-sorbalda posizio horretatik ikusteak liluratzen ninduen. Eta zure ipuditxo goxoa, nire zakilan zehar gora eta behera, gora eta behera. Esku bat eraman zenuen alutxora eta burua aurrera makurtu zenuen. Gure oihuek biok batera isuri egin ginela esan ziguten.

Zapiak kendu zenizkidan eta rejadun mediekin, nire ondoan geratu zinen lo, oraindik ezagutzen ez nuen aingerutxo aurpegi horrekin. Zerura eraman ninduen aingerutxo bihurriarena, hain zuzen ere...