20/07/2010

Makinilla hartu eta nire hankartetik ilea mozten hasi naiz. Sorpresa eman nahi dizut elkartzen garen hurrengo egunean. Gustukoa duzula badakidalako. Oraindik eta gogo handiz (hori posible bada) jaten nauzulako, irensten nauzulako. Eta ni, nire zakila zure ahoan dagoenean, izozki bat bezala urtzen naizelako. Etorri eta eraman nazazu zurekin, jan nazazu bortizki, kupidarik gabe, nahi duzun alditan, nahi duzun tokitan, nahi duzun moduan. Nik larrua jo egingo dizut ahoan.
Gogotsu nago, bai, elkartuko garen hurrengo egunaren zain. Gogotsu eta mila modutan jolasteko prest!

19/07/2010

Sorbetea

Behin esan zenidan udako soineko zuria janzten duzunean kulerorik ez daramazula. Eta gau hartan, afaltzeko geratu ginenean soineko zuri horrekin agertu zinen. Ez nizun ezer aipatu baina nire burua, nire imajinazioa lanean hasi ziren.
Horrela iritsi ginen jatetxera eta mahai diskreto batean eseri ginen, txoko batean. Mahaian eseri eta ardoa eta afaria eskatuta afaltzen hasi ginen. Gustura aritu ginen, bizitzaz, laguntasunaz, sexuaz... hizketan. Orduan, bigarren platerra bukatzean eta zu ohartu gabe, sardexka bota nuen lurrera eta hara jaitsi nintzen ni ere. Mahaiaren azpian sartu nintzen, mantelaz estalita. Lurrean belaunikatu eta zure izterren artera abiatu nintzen. Hankak zabaldu nizkizun, zure soinekoa ia gerriraino eraman eta bai, ohartu nintzen kulerorik gabe zeundela. Zu urduri zeunden, ez zenekien zer egin, baina jolasa gustatzen ari zitzaizun. Zure izterrak laztantzen hasi nintzen, nire eskuak zure alutxoraino eraman bitartean. Horrela tarte bat egon ondoren mihiarekin hasi nintzen. Izterretan hasi eta zure hankartean jarraitu. Zure alutxoaren gainetik mihia pasatzen hasi nintzen. Behetik gora. Ia ipurtzulotik klitoriraino. Mihia sartzen nizun barruan eta gero zure klitoriaren inguruan geratzen nintzen, gustura. Han nengoela tabernaria hurbildu zitzaizun. "Postrerik bai?" galdetu zizun. Eta bere ahotsa entzun bezain pronto ni, mihia klitorian izateaz gain atzamar bat sartu nizun zure alutxo goxoan. Busti bustirik zeunden. Auskalo zer pentsatu zenuen zuk. Nik, postrea jaten ari nintzela, postrerik goxoena, pentsatu nuen. Dena dela, zuk, ahal bezala, sorbete kopa pare bat eskatu zenion, ahots fin batekin, korritzen ari zinenean. Horrela adierazi zidaten zure dardarek...
Mahai azpitik atera eta begietara begiratu nizun.
- Kabroia!- esan zenidan- sorbetea eskatu dizut.
- Lasai, nirea edan dut jadanik- erantzun nizun.
- Eta, gustatu zaizu?
- Bai, benetan ona zen...
- Beraz, jatetxe honetara gehiagotan ekarri beharko nauzu, nik ere sorbete mota hori probatu nahi dut eta!...

16/07/2010

txalo bero bat


"Txalo bero bat", esan zidan. Ni ohean etzanda nengoen, buruz gora. Eta bera zutik jarri zen, biluzik, ipurdia nire aurpegiaren parean kokatuz. Pixka bat jaitsi eta bere alutxoa geratu zitzaidan ahoaren parean. "Ongi eginez gero, txalo egingo dizut...". Mihia bere alutxoan sartu eta lanari ekin nion, gelditu gabe, presarik gabe. Ongi egin behar izan nuen, zeren eta bat-batean, bere ipurmasailen kontra txalotzen hasi zen. "Merezi izan du", pentsatu nuen. Eta barre egin genuen biok...

Gogoz

Gogo handiz elkartu ginen taberna hartan eta nire etxera hurbiltzera gonbidatu nuen.
Etxera iristean berehala nabaritu ziren gure gogoak. Atea itxi bezain pronto hormaren kontra bultzatu ninduen, nire galtza eta galtzontziloak jaitsi, nire aurrean belaunikatu eta nire hankarte osoa bere ahoan sartu zuen. Azkar-azkar handitu zitzaidan zakila bere ahoan. Baina horrela jarraituz gero denbora gutxi iraungo zuen jolasa. Beraz, nire zakilatik kentzeko eskatu nion. Egon gelara joan ginen, trago pare bat atera eta tragoekin batera eskuburdinak atera nituen. Ni jadanik, biluzik nengoen, orduan berarengana hurbildu eta arropa erantzi nion, tanga izan ezik.
Eskuburdinak erakutsi eta zer egin nahi zuen galdetu nion. Ez zuen luzaro pentsatu. Sofan igo, lau hankatan jarri eta eskuak sorbaldan. "Lotu nazazu" esan zidan irribarren maltzur batez.
Nik eskuak lotu nizkion. Eta orduan bere atzean jarri nintzen. Nire mihia bere gorputz osoan zehar pasatzen hasi nintzen. Lepoan, sorbaldan... eta tangaraino iristean, tangaren mugak zeharkatzen nituen. Orduan, tangaren haria albo batera jarri eta nire mihia sartu nion ipurmasailen artean. Bere ipurtzuloaren bila ari nintzen eta aurkitu nuen. Ipurtzuloa laztandu nion mihiaz. Hasieran zirkuluak egiten nituen, baina gero, mihiaren punta sartu nion, mihiarekin penetratu nahi nion, atzetik. Eta bere ohiuek bide onetik nindoala baieztatu zidaten "zulatu nazazu!" eskatu zidan. Orduan esku bat eraman nuen bere klitorira eta bestea bularretara. Baina bere ipurtzuloa busti-bustia zegoenean, mihia kendu eta zakilburua jarri nuen. Nire eskuekin bere esku lotuak hartu nituen eta zakilburuarekin bultzaka hasi nintzen, bere ipurdiaren barrurantz. "Hondoraino, kabroia, sartuidazu hondoraino!" ohiukatu zidan, eta ni, astiro-astiro, nire zakil osoa hondoratu nion ipurdian. Han barruan nengoela, bera hasi zen mugitzen, aurrera eta atzera, eta bere ipurmasailek nire barrabilen kontra egiten zuten talka, talka goxoa. "korritu, korritu!" esan zidan orduan. Eta ni, bere aginduan betez, atzeko zulotxoan korritu nintzen, berriro ere esku bat bere klitorian jarriz eta bera nirekin batera korritzen ari zel konprobatu ondoren... Sofan etzanda geratu ginen. "Hartuko al dugu orain trago hori?" esan zidan irribarretsu...

28/06/2010

Soineko fina loredunaz jantzita agertu zinen. Azpian tanga beltza, besterik ez. Kalean beroa, bero ikaragarria. Eta gorputzean jolasteko gogoa. Baserri abandonatu hartara eraman ninduzun (aspaldi bezala), lurrean etzateko esan zenidan eta nik zure agindua bete nuen. Orduan, folio batzuk atera zenituen eta orduan ohartu nintzen nire errelato erotikoak zirela. Bat eman eta irakurtzeko eskatu zenidan, nire ahotsarekin entzun nahi zenuelako. Ni, lurrean etzanda, irakurtzen hasi nintzen, zuk arropa eranzten zenidan bitartean, errelatoan kontatzen nuena jarraituz. Guztiz biluzturik geratu nintzen. Zu altxatu zinen eta, soinekoa erantzi gabe, tanga kendu zenuen eta nire gainean eseri zinen, nire aurpegiaren gainean, hain zuzen ere. Zure alutxo goxoa jarri zenidan ahoaren parean. Nik mingaina atera besterik ez nuen egin behar. Eta zu dastatu, ipurmasailetatik heldu bitartean. Eta nire mingainak zure alutxoan lan egin bitartean atzamar bat eraman nuen zure ipurmasailen artera, eta ipurditxoan, astiro-astiro, sartu nizun, azkenik, zuk nire ahoan korritu zinen arte...

11/06/2010

busti zure gorputza dutxaren azpian
ni izango nauzu zure ondoan
zure azalean irristatuko den ur guztia
edateko,
zure lepoan, bularretan, besoetan
sabelan, hanketan,
hankatartean
nire mihiaz edango zaitut
baita lehortu ere
busti,
busti zure gorputza

02/06/2010

Zure jolas berriarekin iritsi zinen eta lotzeko eskatu zenidan. Lotzeko eta nik nahi nuena egiteko. Eta nik lotu zintudan. Lotu zintudan eta lurrean, alfonbra gainean lau hankatan geratu zinen, nire begiradapean, nire desirapean. Lehendabizi zure gorputz osoa laztantzen hasi nintzen, eskuekin, mihiarekin... Gero zure bularretakoa askatu eta tanga astiro-astiro erantzi nizun, orkatilen alturara utzi arte. Eskuekin zure ipurmasailak banatu eta mihiarekin zure ipurdiaren inguruan jolastu. Orduan, zure atzean kokaturik, zure ipurmasailen artean jarri nuen nire hankarte handitua eta nire eskuekin estutu nituen zure ipurmasailak nire zakilaren inguruan. Eta zakila gora eta behera hasi nintzen mugitzen. Bitartean, eskuak zure bularretara eraman nituen eta gogor heldu zintudan. Horrela minutu batzuk eman ondoren, zakila eraman nuen zure aluaren sarrerara, eta hantxe egon nintzen jolasten, barrura sartu gabe, nire zakila zure aluaren ezpainetatik gora eta behera, zu erotu nahian, zuk barruraino sartzeko erregutu zenidan arte. Eta orduan bai, orduan sartu nintzen zure barrunbe bustira eta larrua jo egin nizun...