15/01/2011

Hirurok



Lizarren etxean elkartu ginen. Lizar, Lore eta hirurok, oraingo honetan. Goxo afaldu ondoren mahaia jaso nuen eta, bitartean, Lore eta Lizar hantxe gelditu ziren hizketan. Haiengana itzuli nintzenean soka pare bat erakutsi zidan Lizarrek eta nirekin jolasteko gogoa zutela esan zidan Lorek. Biluzteko eskatu zidaten. Eta guztiz biluzik geratu nintzen haien aurrean. Orduan ohean etzateko esan zidaten.
Ohean etzan nintzen, buruz gora. Lizarrek nire besoak hartu, goraka jarri eta ohearen buruan lotu zizkidan. Gauza bera egin zuen Lorek nire hankekin. Eta horrela geratu nintzen, ohe gainean loturik, X biluzi bat osatzen.
Bakoitza ohearen alde batera jarri eta niri begira geratu ziren. Zakila gogorturik neukan lehen unetik eta Lorek bere esku osoarekin gogor hartu zidan. Lizarrek eskua jarri zidan barrabilen gainean eta hauek bere esku barruan sartu. Mugimendu motelak egin zituen Loreren eskuak. Barre egin zuten biek eta esan:

- Mmmmm, oso tentagarria da kabaretaria gure eskuetan izatea, dena guretzat, gure jostailua…

Hitz hauek esan eta biak etzan ziren nire alboan, bakoitza bere aldean. Nire lepoaren gainean jarri zituzten ezpainak eta musuka hasi. Lepoa musukatzen hasi ziren, ni bero-bero jarriz. Eta handik mihiak jaitsi eta bularrera jo zuten. Nire titiburu txikiak bere ezpainen artean hartu eta goxo-goxo miazkatu. Beherago joan eta nire hankartearen inguruan geratu ziren. Mihiak atera eta, biak aurrez aurre zeudela, zakilaren punta miazkatzen hasi ziren eta, tarteka, (eta nire zakil handitua erdian zutela) elkarri ere musukatzen zioten. Gero, Lizarrek nire zakila hartu eta kolpe batez sartu zuen bere ahoan. Segundo eskas pare bat, besterik ez. Atera, zakila eskuarekin hartu eta Loreri eskaini zion:

- Mokadu bat nahi?

Eta operazioa errepikatu zuen Lorek. Kolpe batez zakila irentsi, atera, eskuarekin heldu eta Lizarri eskaini. Horrela egon ziren jolasten tarte batez. Eta gero hasierako jolasera itzuli ziren: Loreren esku osoa nire zakilaren inguruan eta Lizarrena nire barrabilen gainean. Eta horrela zeudela, elkarri musuka hasi ziren eta nire zakilari astindu ederrak ematen. Eta ni haien aurpegien gainean korritu nintzen.

- Uffff, bero-bero jarri nau honek- esan zuen Lorek
- Baita niri ere- erantzun zuen Lizarrek- etorri hona!

Ni ohe gainean lotuta utzi ninduten, biak altxatu ziren eta ohe parean, zutik, geratu.
Orduan Lizar hasi zen Lore biluzten. Astiro-astiro, laztanen eta musu goxoen artean. Eta, jakina, nire begien aurrean. Tanga besterik ez zion utzi.
Eta Lorek ere bide berea hartu eta Lizar hasi zen biluzten. Lizarrek izterretaraino iristen diren mediak zeramatzan jantzirik eta hori izan zen bere gorputz gainean geratu zen arropa bakarra.
Eta hantxe tarte batez musuka eta laztanka egon ondoren, Lore etorri zen nire ondora eta ohean, nire alboan etzan. Musu eman zidan ezpainetan. Eta ni bezala geratu zen, buruz gora. Lizarrek ez zuen denborarik galdu eta Loreren hankartearen gainean kokatu zen. Tanga erantzi zion eta, eskua luzatuz berari pasa. Lorek tanga hartu, niri erakutsi eta esan:

- Dastatu nire barruan eragin didazun hezetasuna…

Eta tanga sartu zidan ahoan. Ordurako, Lizarren ahoa Loreren alutxoan zegoen. Eta gogoz jan zion. Loreren begirada eta nirea elkartzen ziren behin eta berriro, horrela, orgasmoraino iritsi zen arte.
Bitartean, Lizar altxatu, jostailuen kutxa atera eta Loreri esan zion:

- Zer iruditzen zaizu orain gure kabaretariari larrua jotzen badiogu?

Kutxa ireki eta zakil-gerriko bana atera zuen. Bat Loreri luzatu eta bestea berak jarri.
Zakil-gerrikoak jantzita barre egin zuten eta Lorek esan zidan:

- Ummmm, orain gure neska izango zara… eta uste dut sadwitx ederra egin behar dugula zurekin.

Sokak askatu, tanga nire ahotik kendu eta ohe gainean, baina zeharka, alde batera begiratuz, lau hankatan jartzeko esan zidaten.
Horrela jarri eta Lizarrek, (nire aurrean zutik zegoela) eskaini zidan bere silikonazko zakila ahoan. Berehala Lore nabaritu nuen atzeko aldean, zutik hau ere. Behatz lubrikatu bat ipurdian sartu ondoren, berak ere sartu zidan bere zakila nire ipurditxoan. Sandwitx ederra eginda nengoen, bai! Gogoz jaten ari nintzen Lizarren zakila eta, nire ipurdian gustu handiz jaso Lorerena. Plazerez dardarka nengoen. Paradisuan. Eta uste dut “atzetik” iritsi nintzela…
Orduan altxatu nintzen eta jostailu pasibotik jostailu aktibo izatera pasatzeko unea iritsia zela erabaki nuen. Lizarri ohean etzateko eskatu nion. Eta nire sokak erabiliz, postura berdinean lotu nuen, Xa osatzen. Eta zakil-gerrikoa kendu nion. Alua musukatu nion tarte goxo batez. Eta Loreri ere luzatu nion gonbita. Lore nire alboan jarri eta Lizarren alua dastatzen egon ginen, gure artean musukatu bitartean. Baina beste planak nituen Lizarren alutxorako eta Loreri esan nion:

- Zure zakil eder horrekin egiozu larrua jo gure lagunari, mesedez…

Loreri ideia gustatu eta Lizarren gainean jarri zen, misiolariaren ohiko posturan, eta silikonazko zakila aluan sartu zion Lizarri. Nik, beste soka batzuk bilatu eta neskak larrutan aritu bitartean, Loreren eskuak hartu, goraka luzatu eta ohearen buruan lotu. Berdin egin nuen hankekin. Eta horrela geratu ziren loturik eta “engantxaturik”, baina gustura. Horrela egonda Lorek ezin zuen mugimendu asko egin. Loreren ipurmasailetan zaplaztako goxo bat eman eta bere gainean jarri nintzen ni, behatz batekin bere ipurdia ireki eta… nire zakila bere ipurditxo goxoan hasi nintzen sartzen, gero eta barruraino, gero eta barruraino… eta zakil osoa bere ipurdian hondoraturik nuela, bultzaka hasi nintzen, atzera eta aurrera, eta horrela gidatzen nuen baita ere, Loreren zakilaren mugimendua Lizarren alutxoaren barruan.

- Sandwitx ederra ere zurekin egin duguna!- xuxurlatu nion Loreri bultzatu bitartean- eta ipurdi goxoaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa

Ipurdi goxo horretan korritu nintzen. Lizar ere iritsia zen. Sokak askatu eta gustura geratu ginen hirurok…

03/01/2011

Bidaia




Goizean jaso nuen Loreren mezua. Toki lasai batera eramateko esaten zidan. Ondo pentsatu eta ezagun baten baserri galdua etorri zitzaidan burura, gela batzuk alokatzen zituena. Ezagunari deitu nion berehala, ea ganbarako gela txikia librea zegoen. Eta baietz esan zidan. Bidai hori proposatu nion eta arratsalderako hantxe geunden, mendian galdurik. Eta ganbarako gelatxoan ohe goxoa, mahaia eta aulki pare bat, besterik ez.
Jateko zerbait atera, ardo botila ireki, mahaira eseri eta hizketan hasi ginen. Mundu guztia geneukan gure ganbaran eta irribarretsu afaldu genuen. Gero ardoarekin jarraitu genuen. Bat-batean aulkitik altxatu, niregana hurbildu eta indarraz beteriko besarkada estu bat eman zidan, estu-estua, bero-beroa eta belarrira xuxurlatu:

- Ero bihurtu nahi zaitut gaur gauean. Larrua jo, besterik ez dugu egingo, egunsentia iritsi arte...

MP3 txiki bat eta bi bafle atera zituen orduan, mahaian utzi eta musika jarri zuen. Rock and roll doinu goxoak bete zuen gela. Ni aulkian geratzeko esan zidan eta hala egin nuen. Ardoari trago bat eman zion eta dantzan hasi zen nire begien aurrean. Ederra zen bere gorputza, bere kurbak, bere ezpainak, bere bularrak, bere emakume gorputza nola mugitzen zuen ikustea. Dantzatzen hasi bezain pronto handitu zitzaidan zakila prakaren azpian. Sentsualitate beroaz bete zuen ganbaratxoa. Eta astiro astiro, hasi zen arropa eranzten. Jertsea aurrena, atorra gero. Ondoren, praka bakero estua. Tanga eta bularretakoarekin geratu zen. Niregana hurbildu, sorbalda eman eta bularretakoa askatzeko eskatu zidan. Hala egin nuen eta eskuak bere bularretara eramaten saiatu nintzen. Baina ezetz egin zidan buruarekin eta “oraindik ez” esan zidan. Eta dantzatzen jarraitu zuen, niri sorbalda emanez, tangak markatzen zituen ipurmasail ederrak erakutsiz. Noizbehinka aurrera makurtzen zuen gorputza, bere ipurmasailen edertasuna areagotuz. Gero, buelta eman zuen eta bere bularrak dantzan ikusteko aukera izan nuen. Poliki poliki hurbildu zitzaidan, berriro ere, eta bularrak jarri zizkidan aurpegi parean. Titiburuetan musu bat ematen saiatu nintzen baina ezin. Atzera egin zuen berriro ere. Jolas horretan berak agintzen zuen, argi zegoen. Buelta eman eta berriro bere sorbalda ederra, bere ipurmasail borobilak eskaini zizkidan. Eta, astiro hasi zen tanga eranzten. Jaisten eta igotzen zuen behin eta berriro, musikaren erritmora, eta atzeko hariarekin jolasten zuen, ipurmasailen artean sartuz eta goraka tiratuz. Atzeraka ibiltzen hurbildu zen niregana, ipurdia nire aurpegira gerturatu eta esan zidan:

- Ahoarekin kendu behar didazu tanga, baina nire azala ukitu gabe eta aulkitik altxatu gabe…

Misio zaila zen benetan, eta benetan bero-bero nengoen ordurako. Edota “ero”. Baina saiatzeko prest nengoen, jolasa eder ederra iruditzen ari zitzaidalako.
Hortzen artean hartu nuen bere tangaren haria eta, ahal bezala, egin nuen orkatiletarainoko bidea, bere azalaren usain goxoa, usain beroa sentituz.
Lurrean geratu zen tanga. Burua altxatu eta miazkada bat eman nion ipurmasailen artean. Orain bai, lortu nuela.

- Orain sorpresa!- esan zidan.

Eta orduan buelta eman eta bere gorputzaren aurreko aldea eskaini zidan. Garbi garbia zeukan alutxoa, guztiz depilatu berria, leun-leuna, ziurrenik.
Kanta bukatu zen orduan eta niregana itzuli zen. Eta aulkia ni izango banintz bezala eseri zen nire gainean, niri sorbalda emanez. Bera guztiz-guztiz biluzturik zegoen eta ni, ordea, guztiz jantzirik. Halere nabari behar zuen nire hankarte gogorra bere ipurmasail artean. Burua atzera biratu eta musu luze eta heze bat eman zidan. Gero, lepoa musukatu nion nik eta, era berean, eskuak aurrera eraman eta bere bularrak laztantzen hasi nintzen. Listuaz busti nituen nire hatzak eta bere titiburuetara eraman. Hankak zabaltzeko esan nion eta guztiz zabaldu zituen. Orduan bere izterretara eraman nituen nire eskuak. Eta izterrak laztandu nizkion, goitik behera, behetik gora… baina oraindik alutxora iritsi gabe. Gero, esku bat eraman nuen bere ahora eta nire hatzak sartu zituen ahoan, banan banan, hatz bakoitza nire zakila izango balitz bezala. Miazkada ederrak emanez. Ondoren eskuak jaitsi eta bere alutxora eraman nuen. Eta bere listuaz bustitako hatzekin laztandu nion. Ipurditik aluraino, alutik ipurdiraino. Hatz bat alutxoan sartu nion, eskuko ahurrarekin bere klitoria igurtzi bitartean. Esku-ahurra klitoria igurtziz, hatza aluaren barnean, beste eskua bular baten gainean eta nire mihia bere lepoan. Dena batera, kanta eder bat konposatzen egongo bagina lez, eta horrela iritsi zen orgasmora…
Une batez mantendu nuen eskua bere alutxo gainean eta, gero, besarkada estu bat eman nion. Eta horrela geratu ginen barealdia iristeko zain. Ni oraindik bero-bero nengoen, eta gogor gogorra, baina pozik, oraindik gau osoa aurretik genuelako…

01/01/2011

Soineko gorria Hernanin

Hernanin topatu ginen Lore eta biok beste behin. Parrandan handik ibiliko zela esan zidan eta soineko gorria jantzita eramango zuela. Eta taberna horretan ikusi nuen, eder-ederra, jator-jatorra. Tabernaren beste aldetik ikusi ninduen eta niregana hurbildu. Pote bat biontzako eskatu eta hizketan hasi ginen. Eta trago bat hartzen zuen bakoitzean lizun lizunak iruditzen zitzaizkidan bere ezpainak, edariaz bustitako ezpainak. Handik tarte batera esan zidan:

- zer trago bat hartuko dugu zuk eta biok beste taberna batean?

Eta hala egin genuen, handik atera eta beste batean sartu ginen biok bakarrik.
Jende nahiko zegoen, beraz, beste pote bat hartu eta izkin batean bilatu genuen babesa. Musika altua zegoen eta gure ezpainak gero eta hurbilago, gure gorputzak bezala. Trago bat eman nion nire edariari, ezpainak busti eta esan nion:

- Horrela goxoago da...

Muxu hezea eman nion ezpainetan. Eta berak gustura jaso.
Bere ahoa nire belarrira hurbildu eta hauxe esan zidan Lorek:

- Badakizu non emango nizukeen muxu heze, goxo eta luze bat oraintxe bertan...?

Hitz horiek esan eta diskrezioz eskua jarri zuen nire praka gainean, hankartean. Ordua ohartu zen handitzen ari zitzaidala.
Ezpainetan beste muxu heze bat emateko aprobetxatu nuen. Luzeago orain.

- Ba nik- esan nion- hementxe bertan egingo nizuke larrua jo, jende guzti honen aurrean.
- Ufffff, eta nola egingo zenidake hori?
- Zure gorputza aurrera makurtu, pixka bat, eskuak barran jarrita, eta ni atzetik, musikaren erritmora bultzaka....

Hitz horiek esan eta, diskrezio handiz nik ere, esku bat eraman zuen bere soineko azpira, eta tangaren gainetik laztandu nion alutxoa. Bustita zegoen.
Muxu luze bat eman zidan eta belarrira esan:

- Larrua jo nazazu! Nahi duzun tokian. Hementxe bertan nahi baduzu...
- Etorri hona- esan nion. Eta komunera abiatu ginen.

Gizonen komunean sartu ginen eta barrutik atea itxi, kanpoan utzi genuen tabernaren zarata. Bero-bero geunden biok eta, taberna bateko komunean egonda... aurre jolasetarako denbora askorik ez... hormaren kontra jartzeko esan nion, hormari begira. Hala jarri zen. Eskuak gora altxatu eta horman paratu zituen, eta hankak zabaldu. Nik soinekoa gerriraino igo nion. Nire praka askatu eta galtzontziloekin batera orkatiletaraino jaitsi. Kondoia jarri, tangaren atzeko haria esku batekin alde batera alboratu eta bere alutxo bustian sartu nion zakila, barruraino kolpe bakar batez. Eta gogor hasi nintzen bultzaka. Bultzatu bitartean nire ahoa eraman nuen bere belarriraino eta miazkaden artean hitz zikinak xuxurlatzen nizkion:

- Txakurtxo bat bezala egin nahi dizut larrua jo, gau osoa zu nire menpe egon, zure ahoan nire zakil handitua sartu behin eta berriro...

Nire hitzek bere eragina zutela ohartu nintzen eta alutxoaren dardarek konfirmatu zidaten korritzen ari zela. Modu basatiagoan bultzatu nuen orduan eta nik ere bere barruan deskargatu nintzen...

Jantzi eta, ahal bezala, komunetik atera ginen. Mutil batzuk zeuden kanpoan. Batzuek aurpegi txarrarekin begiratu gintuzten, baina gehienek arretaz edota inbidiaz.
Gure txokora itzuli ginen, beste pote bat hartu eta galdetu nion:

- Ez al duzu ezagutuko pentsioren bat hemendik? Aperitibo honekin batek daki zer etor daitekeen gero...

22/12/2010

zure besoetan

Lizarren aportazio berri bat...



Gustatzen zait zure besoetan nagoela imajinatzea,
zure ezpainek egin izan duten bidea irudikatzea...

...belarrietako xuxurlo, arnas-estu eta koska txikietan hasten den hura,
nire azalean, mingainarekin sortzen duzun errekaren arrastoa itsaso hezean nola bukatzen den marraztea,
zure eta nire eskuek estutzen duten haragian sakondu eta dar-darka nola hasten naizen sentitzea,
bizkarra makotu eta nire zilborraren aihen-belar beltza eskaintzea,
mingaina murgildu,
gorputzak laztandu,
burua guztiz galdu eta...
eta begiak irekitzean hasperenka zure begirada aurkituz bukatzea.

Gustatzen zait zure besoetan nagoela imajinatzea,
baino gehiago gustatzen zait zure besotan urtzea.

Lizar

20/12/2010

Mihia



Begiak estali dizkizut zapi zuri batekin.
Atorra eta bularretakoa erantzi eta eskuak sorbaldan lotu dizkizut.
Praka estua eta tanga erantzi dizkizut gero.
Biluzik geratu zara, ezin ikusiz, sentituz.
Ohean etzan zaitut, hankak zabaldu eta ohearen alboetan lotu dizkizut.
Ezin mugituz, sentituz.
Ohe alboan, zure ondoan, biluztu naiz, belarrira hitz zikinak xuxurlatzen dizkizudan bitartean, eginen dizudana.
Zure gainean jarri eta, bat-batean, zakila jarri dizut ahoan, aperitibo gisa.
Baina ez, ez da gaur nire plazera bilatzen dudana, zure baizik. Edo hobeto esanda,
nire plazera zurean bilatu nahi dut.
Zakila zure ahotik kendu eta mihia atera dut. Ezpainak musukatu dizkizut astiro-astiro, presarik gabe. Eta handik abiatu naiz zure gorputzera. Belarrietara egin dut salto. Lobulua miazkatu dizut. Eta berriro ere xuxurlatu hitz zikinak.
Lobulua utzi eta listuazko bidea ireki dut zure leporaino. Banpiroa sentitu naiz une batez zure lepo eder zurian. Ezker aldean miazkatu dizut aurrena, eskuin aldean gero. Dardarka zaude eta ez da hotzez, plazerez baizik.
Lepotik besoetara joan naiz eta besoetako barruko alde biak musukatzeari ekin diot. Eta besotik titietara salto. Zure titiak inguratu ditut nire mihiaz. Zirkulu zabalak egin ditut hasieran. Eta zirkuluak ixten joan naiz, titiburuetara hurbilduz, gero eta itxiagoa, gero eta itxiagoak… Eta zure titien epizentrora iristean hozkada txiki bat eman dizut. Nire ezpainekin zure titiburuak hartu eta mihiaz dastatu, gozatu. Zure dardarak nabarituz.
Sabelaldera jaitsi naiz eta zilborarren inguruan paratu dut mihia. Gerrietara. Zure gorputzaren alboetan listuazko bide berriak ireki ditut. Hanketaraino iritsiz.
Zure izterretan nabil orain, goitik behera, behetik gora. Mihiarekin, besterik ez.
Une batez itzuli naiz zure ahora. Zakila sartu dizut berriro ere segundu labur batez. Baina berriro atera eta zure ezpainak miazkatu. Eta handik salto zure hankartera, zure alutxora. Gainetik musukatu dizut, albo bietan. Presarik ez dut eta jostatzen hasi naiz. Mihia zure alutxoaren gainetik pasatuz, albo batetik bestera. Ohartu naizenean ezin duzula gehiago orduan sartu dizut, barruraino baina goxo, xuabe, motel. Zure hezetasuna dastatuz egin dizut larrua jo. Mihiarekin, besterik ez. Aurrera eta atzera, aurrera eta atzera eta, tarteka ere, zure klitoria miazkatuz. Horrela egon naiz, tarte luze bateaz, zuk gelditzeko eskatu didazun arte, zure dardar goxoak bigarren aldiz nabari arte.
Orduan kendu dizut begietako zapia eta, eskuak eta hankak oraindik loturik dituzula, nire zakila astintzen hasi naiz zure gainean, zuretzako hasi naiz masturbatzen. Zure bularren gainean isuri naiz, eskuekin zure gorputzean zabaldu dut nire zukua eta zure ondoan etzan naiz ohean…

16/12/2010

Jatetxean II




... Lorek burua altxatu zuenean postrea eskatzeko agindu nion. Besoa altxatu eta tabernariariari deitu zion. Mutila hurbildu eta, masailak oraindik gorriturik, galdetu zigun:

- Postrea hartuko duzue?
- Sorbete kopa bat, mesedez- eskatu nion nik.
- Ni apur bat freskatu behar naiz- esan zion Lorek- marrubizko izozkia ekarriko al zenidake?

Eta galdera egitearekin batera begi bat itxi zion. Tabernariak koadernoan apuntatu eta, lotsa gainditurik, irribarre herabe batekin erantzun zion Loreri.
Postrea ekarri ziguten. Kristalezko baso batean ekarri zuten marrubizko izozkia, txokolate pixka batekin gainetik. Sorbetearekin mihia busti eta Loreri esan nion:

- Badakizu non edango nuke gustura sorbete hau, ezta?...

Ez zidan erantzun, baina poliki-poliki hasi zen izozkia jaten, koilarakada txikiz eta miazkada luzez nire begietara zuzenean begiratuz. Eta izozkia jan bitartean bere begiradak hitz egiten zidan: “zeinen goxo jango nuke izozki zatitxo hau zure gorputzeko edozein tokitik...”, esanez...
Ni bero bero jarri nintzen (beste behin ere) eta postrea bukatu bezain laster komunera joateko esan nion. Aurrena ni, gero bera.
Altxatu eta komunera abiatu nintzen. Komuna barratik gertu zegoen eta hantxe topatu nintzen ni ere tabernariaren begiradarekin. Begia kliskatu nion eta barrura sartu nintzen. Nire atzetik etorri zen Lore eta, hau ezustekoa!, Loreren atzetik tabernaria, izerditan blai zetorrela. Tabernaria atean bermaturik geratu zen, atea zaintzen egongo balitz bezala, guri begira, deus esan gabe.
Lore ni musukatzen hasi zen eta, musukatu bitartean, kremailera jaitsi zidan eta nire zakil handitua atera. Prakak orkatiletaraino jaitsi zizkidan eta orduan hasi zen nire zakila jaten, eta noizbehinka, zeharka begiratzen zion tabernariari. Honen erekzioa ere gero eta nabariagoa zen bere prakaren azpian.
Baina nik ez nuen festa horrela bukatu nahi eta altxatzeko esan nion Loreri. Altxatu eta buelta emateko agindu nion. Buelta eman eta ispiluari begira geratu zen, eskuak konketa gainean jarririk. Ni bere atzean nengoen eta ispiluan ederki ongi jarraitzen ahal zituen nire mugimenduak. Bere gerriraino igo nion soinekoa eta ispilua musukatzeko esan nion. Musu eman zion ispiluari eta, bitartean, nik, listuaz busti nuen nire zakila. Bere ipurditxoan "plug-a" zeraman oraindik. Kontu handiz atera nion.

- Uste dut lan ona egin duela gure lagun honek- esan nion- eta bidea ireki diola nire zakilari, ezta?

Lorek baietz egin zidan buruarekin.

- Nahi duzu ikusi- esan nion tabernariari- nola ematen diodan atzetik?

Eta jakina, honek ere baietz esan zidan buruaz.

Gerritik gogor heldu nion, zakila bere ipurtzuloaren sarreran jarri eta, denbora galdu gabe, gogor sartu nion kolpe batez. Bai, bidea ongi irekita zegoen. Berehala nabaritu nuen nire barrabilek talka egiten zutela bere ipurmasailen kontra. Ederra sentsazioa. Ederra ispiluan osatzen genuen irudia, zutik, komunean, atzetik larua jotzen. Eta ederra ere atea zaintzen genuen lagunaren begirada lizuna.
Lorek ispilua musukatzeari utzi eta tabernariarengana zuzendu zuen begirada. Tabernaria, ate ondotik aldendu gabe, belauniko jarri, kremailera jaitsi, zakila atera eta, guri begira zegoen bitartean, astintzen hasi zen, gogor astindu ere.
Ni korritu nintzen aurrena, Loreren ipurdian, eta gero tabernaria, komuneko zoruan.
Diskrezioz eta ahal bezala, hirurok itzuli ginen gure lekuetara. Lore eta biok kopa bat eskatu genuen oraindik. Eta kopa ekartzean tabernariak esan zigun:

- Kopak nire kontura! Eta itzuli nahi duzuenean...

13/12/2010

Jatetxean I



Eguberriak ziren Lorerekin elkartu nintzenean. Biok presaka genbiltzan, baina begiradetan desioa pizturik hitz egin genuen eta hurrengo egun baterako hitzordua adostu. Afaltzeko geratu ginen.
Urduri eta gogotsu itxoin nuen gure hitzordua. Donostian geratuak ginen. Eta Lore agertu zenean harritu nintzen. Eder-ederra zegoen, dotore jantzita. Gau epela egiten zuen eta berokiaren azpian soineko urdin laburra janzteko aprobetxatu zuen, mediak, takoidun zapatak… Nik praka bakeroak neramatzan eta alkandora beltza.
Jatetxera sartu ginen eta izkina bateko mahaian jarri.
Tabernariari eskatu ondoren eta ardo kopak beteta genuelarik hizketan hasi ginen, zer moduz hau, zer moduz bestea… eta horrelakoak. Eta, jakina, sexuaz ere aritu ginen hizketan, bakoitzaren deskubrimendu berriez, jolasez… Orduan esan zidan:

- Eta gaur, gau batez, nire jabe bihurtuko bazina?
- Zure jabe?
- Bai, zuk soilik agindu behar duzu eta nik zure aginduak bete…
- Mmmm, dibertigarria eta kitzikagarria izan daiteke…. Eta lehen ideia ari zait bururatzen…
- Zer duzu buru maltzur horren barnean?
- Ikusi nahi nuke ze kuleroak jantzi dituzun gaur…
- Ados ba… komunera joango naiz eta nire kuleroak ekarriko dizkizut…
- Ez, ez… hementxe bertan erantzi behar dituzu eta niri eman…

Loreren masailak gorritu ziren, nire lehen aginduak tenperatura igotzea lortu zuen. Mantelarekin estali zituen bere hankak, eskuak sartu eta diskrezio handiz erantzi zuen kuleroa. Lurrera makurtu, jaso eta eskuan eman zidan. Kuleroa baino, tanga beltz fina zen. Hartu eta poltsikoan gorde nuen. Une horretan agertu zen tabernaria lehen platerrarekin. Platerrak utzi, irribarre labur bat eskaini eta ea dena ongi zegoen galdetu zigun.

- Primeran- erantzun zuen Lorek.

Tabernari gazte-gaztea zen, atsegina eta, Loreren arabera, erakargarria.
Afaltzen hasi ginen eta platerra bukatzen ari ginela Lorek poltsotik atera zuen gauza bat, plastikozko poltsa batean gorderik.

- Tori, hau zurea da- esan zidan- azken aldian zure etxetik hartu nizun, espero dut axola ez izatea…

Poltsa ireki eta nire “plug” horietako bat topatu nuen, tamaina erdikoa… begiak altxatu eta Loreri esan nion:

- Mmmm, ta… gutxienez probatu al duzu?
- Uffff, bai, ikusi behar zenuke ze ondo geratzen den nire ipurditxoan! Eta ze bero jartzen ninduen jakiteak zurea zela eta zure ipurdian ere egon dela…

Ni berotzen hasia nintzen jadanik eta ziur nengoen Lore ere bero-bero zegoela gure jolas berriarekin. Orduan idei berri bat otu zitzaidan.

- Ados ba- esan nion- oparituko dizut, zuretzat betiko, baina baldintza bakar batekin…
- Zein da baldintza hori?
- Hartu, aulkian jarri eta eser zaitez bere gainean…
- Orain? Hemen?

Baietz egin nion buruaz.
Eta ez zuen hitz gehiagorik esan. Bere begiek adierazten zidaten aztoraturik zegoela, beroturik. Plug-a hartu, leku guztietara begiratu eta aulkitik altxatu zen pixka bat. Plug-a aulkian utzi, soinekoa eskuekin ipurmasailen erdiraino igo eta plug-aren gainean hasi zen esertzen.

- Sentitu nola sartzen den zure ipurdian- esan nion- jende guzti honen aurrean…

Astiro astiro jarraitzen zuen. Tabernaria bigarren platerrarekin hurbiltzen ari zela ohartu nintzen eta esan nion:

- Eseri laster, tabernaria dator-eta!

Eta orduan kolpe batez eseri zen, plazer-min sentitu, ahoa ireki eta eskuekin soinekoa berriro bere izterretan luzatu, ezer gertatu ez balitz bezalaxe.
Bigarren platerra jaten hasi ginen.

- Kabroi halakoa- esan zidan- ez dakizu ze bero nagoen orain traste honekin ipurdian sartuta…
- Ba bero hori gainetik kendu beharko duzu…
- Gainetik kendu? Nola?
- Nire argibideak jarraituz…
- Ze argibideak?
- Hauexek…

Nik argibideak hasi nintzen ematen eta berak, noski, jarraitu:

- Eraman esku bat izterren artera eta soinekoaren azpitik sartu. Eskua zure alutxoaren gainean utzi eta iletxoak laztandu.
- Ez du tiletxorik- esan zidan- zuretzako depilaturik etorri naiz gaur…
- Ufffff, askoz hobeto- esan nion- gehiago sentituko duzu dena horrela…

Eta bere alu depilatua irudikatzean beroago jarri nintzen orduan.

- Ba, gauza bat aitortu behar dizut- jarraitu nuen- nik ere nire hankarteko ileak kendu ditudala zuretzat…
- Aaaaaaa, ba zakil depilatu hori jango nizuke hementxe bertan…
- Bai, baina momentuz hori imajinatzea besterik ezin duzu egin… Beraz, sentitu zure alutxoaren inguruko azal leuna, laztandu eta eraman eskua ipurtzuloraino, plug-a ukitu hor barruan duzula gogoratzeko… Orain erdiko hatza zabaldu eta barrura sartu. Bustirik zaude?
- Oso, oso oso bustirik…
- Ba sartu hatz eder hori zure alu bustian eta barrura eta kanpora egin, bide batez, klitoria laztantzen duzun bitartean….

Korritzear zegoelarik, ohartu gabe, tabernaria paratu zen gure aldamenean.
- Bukatu duzue?

Nik baietz esan nion, baita platerrak eramateko ere. Bera egoeraz arduratu eta adi-adi begiratzen ari zen Loreren hankartera. Lore hankak zabalik zegoen aulkian eta hatza bere alutxoaren hondoraino sarturik. Tabernariari begiratu zion, isuri egin eta mahaiaren gainera burua makurtu.
Tabernariak lotsagorriturik (edota guztiz beroturik) alde egin zuen gure aldamenetik…