09/05/2011

Saria

…Zelaian botata geratu ginen. Ni oraindik biluzik, zu jantzita. Orduan nire sorbalda gainetik begiratu, barre egin eta esan zenidan:

- Hortxe dator zure saria…

Bikote bat hurbiltzen ari zitzaigun. Neska eta mutila. Ezagunak egin zitzaizkidan berehala. Zure ezagunak ziren, eta ezagun bereziak guretzat, zeren eta behin baino gehiagotan esan nizun morbo ikaragarria ematen zidan bikotea zela… Iker eta Amaia.
Instintoz-edo, eskuekin estali nuen nire hankartea. Zuk berriro barre egin eta hauxe esan:

- Orain lotsatuko zara? Eskaini diegun ikuskizuna eskaini ondoren?
- Ikuskizuna?- galdetu nizun- hor egon al dira?
- Jakina! Gure atzetik etorri dira!

Ezin izan nuen gehiago esan, bikotea gure ondoan zegoelako jadanik. Amaiak zuri zuzenduz galdetu zuen:

- Orduan? Saria, ezta? Urrundik ala ematen zuen behintzat...
- Bai- erantzun zenion- sari irabazita, gainera…






Amaia zu biluzten hasi zen eta, orduan, zu ere guztiz biluzturik geratu zinen nire aurrean. Gero Iker hartu eta hau ere biluztu zuen. Orduan, niregana biratu eta hauxe esan zidan:

- Badakit inoiz buruan izan duzula nolakoa izango zen Iker eta zure neskaren arteko txortaldia, ezta? Inoiz imajinatu al duzu, baietz? Eta morboa eman dizu…

Baietz egin nion buruaz, eta berak jarraitu:

- Orain, Ikerrek egingo dio larrua jo, baina txortaldi hau zurea da, zu ari zara berarekin larrua jotzen, ulertzen? Zugatik egiten du, zure plazeragatik… beraz, orain esan behar didazu nola nahi duzun, nola ikusi nahi duzun zure laguna… eta nirea, noski!

Amaiak Ikerren ondora eraman ninduen, nire eskua hartu eta Ikerren zakilaren gainean jarri zidan.

- Gidatuko al diozu gure Ikerri?- esan zidan- eta zure neska lau hankatan jarriko al dugu?

Baietz esan nuen eta halaxe jarri zinen, lau hankatan, lurrean, hostoen gainean, ipurdia altxatuta.

- Gidatu zakiltxo hori, mesedez- errepikatu zidan Amaiak- nahi duzun zulotxora...

Iker belauniko jarri nuen, zure atzekaldean eta, bere zakila, zure aluaren sarreraren gainean pasatzen hasi nintzen. Eta horrela tarte bat egon ondoren uzkirantz zuzendu nuen zakilaren punta. Amaiak lubrikante pixkat atera eta berari esan nion zabaltzeko.
Zure belarriaren ondora makurtu nintzen eta hauxe esan nizun:

- Orain denok ikusiko dugu nola sartzen zaizun zakil goxo hori ipurdian, bai? Eta ez dut Oihu bat ere entzun nahi, ados? Bakarrik zure aurpegiko keinuak ikusi nahi ditut, besterik ez…

Lurretik zuhaitz baten adar txiki bat hartu eta ahoan jarri nizun, txakur baten ahoan hezur bat izango balitz bezala… Zuk adarrari hozka egin eta zakila zure ipurdian sartzen sentitzen hasi zinen. Ni zure inguruan mugitzen nintzen. Zure keinuak ikusi nahi nituen baita zakila zure barruan nola sartzen zen ere. Eta zakil osoa sartzear zegoelarik zure aurpegiaren aurrean jarri nintzen, aurrez aurre, azken kolpe hori zure aurpegian sentitzeko, adarra nola hozkatzen zenuen ongi ikusteko.


Ikerrek barruraino sartu zizun zakila eta, Amaiak, ez mugitzeko eskatu zion, horrela geratzeko.
Orduan, Amaia ere biluztu zen eta zure aurrean lau hankatan jarri, aurpegia zurearen parean eta ipurdia niregana altxatuz. Atzera begiratu eta bere ipurditxoa niretzat zela esan zidan. Ni oso oso bero nengoen eta ez nuen gehiegi ere pentsatu. Ikerrek egindako operazioa errepikatu nuen Amaiaren ipurditxo goxoan. Barru-barruraino sartu nion eta orduan ez mugitzeko esan zidan. Orduan, Amaiak zuri begiratu eta halaxe esan zizun:

- Orain gu mugituko gara, ados? Guk hustuko ditugu zakil hauek gure ipurdietan, guk egingo diegu larrua jo, kabroi hauei. Gure ipurmasailen kolpeak nabarituko dituzte haien potroen kontra.

Zure eskuak hartu zituen Amaiak eta, esan bezala, gorputza atzera eta aurrera mugitzen hasi zen, nire zakilaren inguruan. Gauza bera egin zenuen zuk Ikerren zakilaren inguruan. Basapizti ederrak zineten zuen ipurdiekin guri larrua jotzen. Eta horrela, bakoitza bere unean, korritu ginen laurok...

- Hau saria bazen- esan nizun- ez dut pentsatu nahi zein izango zen zigorra!

06/05/2011

Pagoen artean

Zelai hartan geunden, pagoen artean. Buelta txiki bat ematera atera ginen. Bidean hizketan egon ginen. Pagoen artean sartu eta galduta bezala genbiltzan. Goizeko eguraldi onaz goxatuz.

Bat-batean esan zenidan:

- Biluztuko zinateke niretzat?
- Non? Hemen?
- Bai, jakina. Hemen eta orain...
- Zure desioa hori bada... zergatik ez?

Zu zuhaitz baten azpian eseri eta ni zure aurrean, astiro-astiro biluzten hasi nintzen: zapatilak eta galtzerdiak, kamiseta, galtza, galtzontziloak.
Guztiz biluzik geratua nintzen eta nire zakila tentetzen hasia zen, gogortzen.

- Ba al dakizu zer nahi dudan orain?- galdetu zenidan.
- Zer?
- Ikusi nahi dut nola masturbatzen zaren, hemen, zuhaitz hauen artean, niretzat...
- Eta nola egitea nahi duzu?

Irribarre maltzurra egin zenuen. Zure lekutik altxatu, esku batekin nire zakila hartu eta, zakilatik goxo-goxo tiraka pago baten albora eraman ninduzun. Zuhaitzaren kontra jarri zenidan, nire sorbalda zuhaitzaren gainean jarrita. Han utzi eta aurrean eseri zinen zu.

- Horrela nahi dut- esan zenidan- erakutsi nola egiten duzun.

Ni guztiz beroturik nengoen, eta eskulanekin hasi nintzen. Esku batekin nire barrabilak laztandu bitartean, bestearekin zakila astintzen hasi nintzen, zure begiei so eginez.

- Korritzear zaudenean abisatu, mesedez- esan zenidan.

Eta gehiago berotu ninduten zure hitzek.

- Eta hatz bat ipurdian sartuko bazenu?- galdetu zenuen.

Barrabiletan neukan eskua atzera eraman eta hatz bat sartu nuen nire ipurditxoan. Orduan, zu gehiago hurbildu zinen niregana, nire aurrean belauniko jarri eta zure esku batean sartu zenituen nire barrabilak, nik zakila astintzeari ekin bitartean.

- Uste duuuut... - esan nizun- korritzera noala...

Zure eskuarekin nire barrabilak pittin bat estutu eta esan zenidan:




- Ez, oraindik ez.

Ahoa ireki zenuen, mihia pixka bat atera eta esan:

- Orain bai, nahi baduzu... baina ongi apuntatu eta sari bat emango dizut.... gaizki apuntatu eta... beste zigor bat...

Nik, atzeko eskua ipurditik kendu eta zure kokotsaren azpian jarri, horrekin zure burua pittin bat altxatu, zakila zure aho zabalerantz zuzendu eta zakilaren punta zure mihiaren gainean jarri, zakila gogor astindu eta horrela isuri nintzen zure ahoan...

Zure ondoan belauniko erori nintzen. Zuk musu eman eta nire zaporea dastatu nuen zure ahoan.

- Uste dut saria irabazi duzula- esan zenidan...

26/04/2011

Inspirazio bila...


Aspaldi Lizarren berri izan gabe eta, azkenik bere hitz polit beroen opari berri bat egin digu. Benetan eskertzekoa. Irakurri eta berotu inspirazio bila zaudeten bitartean... Eta zu, Lizar, "nahi duzunero", badakizu...


Gelan nago. Ohean eserita. Kulero txiki batzuk besterik ez ditut, ipurdia erdia agerian uzten dituzten horietakoak. Gau beroa da gaurkoa eta horrela oso eroso sentitzen naiz. Burukiaren gainean eserita nagoela, bizkarra pareta gorriaren kontra ezarrita daukat. Hankak nire bularraldera tolestaturik dauzkat, eta izterren gainean idazteko erabiltzen dudan koadernoa. Boligrafo berezia hartu dut gaur. Aspaldiko partez, kontakizun lizun eta beroa idazteko tenoreaz.

Baina ez zait ezer okurritzen...

Egongelatik, zure ordenagailuko teklatuaren eta saguaren soinuak etortzen dira. Arratsaldean grabatutako elkarrizketa aurreditatzen ari zara. Azkeneko egunetan denboraz larri zabiltzate lanean, eta asteroko saioa prest eduki nahi baduzu gaur etxean lan pittin bat aurreratu behar zenuela esan didazu duela ordu bat inguru.

Baina niri ez zait idazteko ezer okurritzen, ai... nirera, egongelako soinua etortzen zait eta distantzian zu irudikatzen hasi naiz... zure begirada aurreko irudietan zorrozturik imajinatzen dut, eginkizun batean satu-sarturik zaudenean jartzen duzun aurpegi horrekin... eta berotzen hasi naiz. Zure eskua saguaren gainean ikusi dut ondoren, mugimendu geldo eta zehatzak eskumuturrarekin marraztuz. Hatz erakuslea eta hatz luzearen artean geratzen den saguaren gurpiltxoa nire klitoria dela irudikatu dut... eta orduan, orduan behar dudan inspirazioa zurekin dagoela ulertu dut.

Nire inspirazioaren bila abiatu naiz, soinean nire kulero txikia eta eskuan boligrafo berezia dudala.

Ordenagailuaren aurrean eserita zaude eta ez nauzu sartzen ikusi. Zure atzean ipini naiz, eta xuabe xuabe nire aurpegia zure ezkerreko masailaren parean ipiniz zera esan dizut.

- Beñat... - xuxurlatuz - nire inspirazioaren bila etorri naiz.

Nire sudurrarekin belarrirako bidea markatu dizut azalean, eta begiekin goranzko bidea bilatzean nire ahoak zure belarriarekin egin du topo. Ezpainekin irrifar txiki bat markatu dut, zu ukitu gabe... eta irria sentitu duzula uste dut, besaburua goraka igo baituzu.

- Ummm, ze goxoa zaren... - Esan didazu.

Koska egin dizut belarritakoaren ondoan eta hasperen bat bota duzu. Tentsio txiki hori askatzeko zure burua laztantzen hasi naiz, hatzekin zirkuluak eginez, zure ile luzearekin jolastuz tarte batez. Puntu erogeno bikaina da zure burutxo hori... Begiak itxiak dituzula konturatu naiz eta poliki-poliki zure aurrean jarri eta zure gainean eseri naiz. Itxirik mantentzen dituzu begiak oraindik, baina ni ez naiz mugitzen, geldi-geldi geratu naiz... zure begi ederrak ikusi nahi ditut parez pare nireei begira. Irri egin eta begiak ireki dituzu, nire apeta entzun izan bazenu bezala, emango dizudanaren zai... eta zera esan dizut.

- Nire kontakizunaren hasiera zure gorputzean idatzi nahi dut.

Adi-adi geratu zara. Zure izterren gainean poliki-poliki mugitzen naizen bitartean, besaburuan zera idatzi dizut “Zure desioa suma dezaket”.

Ez dakizu zer idatzi dudan, baina zakila gogortzen hasi zaizu jada.

- Zure desioa suma dezaket. - Esan dizut.
- Buff... erotzen nauzu. - Erantzun didazu.

Nire begirada zurean sakondu eta sua ikusi dut. Boligrafoa lurrera bota dut orduan. Aldakak eta ipurdia atzeraka eta beheraka jaitsi ditut burua zure zakil gogorraren parean geratu arte.

- Praka hauek erotzen ari zaizkizula uste dut. - Esan dizut.

Prakak jeitsi eta hor agertu da zure zakil eder eta gogorra. Momentu horretan pikutara joan dira lirika guztiak, eta edizio egituratuak. Gora begiratu dut, eta gure arteko desio konpartitua sentitu dugu bat-batean. Nik kaña eman nahi dizut eta zuk kaña eman nahi didazu. Buuf... nola maite ditudan holako momentuak...

Kolpe batez sartu dut ahoan zure zakil beroa. Barruan geratu naiz tarte batez mingainarekin jolasten eta gora eta beherako mugimenduak egiten hasi naiz ondoren. Horietako batean burua gora altxatu eta apur bat beheraka eginez barrabilak goxoki jaten hasi naiz. Ipurdia aurrera bota duzu, aulkiaren ertzean eseriz. Uzkia laztantze hasi natzaizu barrabilak jaten dizkizudan bitartean.

- Hatz polit horrekin larrua joko al nauzu?.- Esan duzu.

Lurrean lau hanketan jartzeko eskatu dizut, eta horrela tarteka mingaina eta hatzarekin larrua jo dizut atzetik. Bero bero zaudenez ireki irekia daukazu, eta erraz sartzen dira bata zein bestea zure zulo ederrean. Eskuineko eskuarekin zure zakila astintzen ari naiz eta hasperenka hasi zara.

- Zakil gogor hau zure ipurditxotik gustura sartuko nuke...

Hitz magikoak nire belarrietarako... eta askatu egin zaitut. Buruz behera, narrastien antzera, zure hanken azpitik pasa naiz. Aspaldi busti bustita naukazu eta nire barruan zure berotasuna sentitu gura dut. Eta hala nago, buruz behera eta zu lau hanketan. Ipurdia goraka igo dut eta zure zakilarekin nire klitoria laztantzen hasi zara.



- Barrura! - Oihukatu dizut.

Poliki sartu didazu zakila alutxo irristakorrean eta hatz potoloa uzkian sartu didazu. Gogor eta azkar hasi zara mugitzen eta ni ezin beroago nago.

- Bidea errex irekiko da gaur... - Esan didazu mugimenduak eta talkak uzten dizun ahots erdi apurtuarekin.

Zure plazer aurpegia ikusi nahi dut eta sofan etzateko eskatu dizut. Zure zakilaren gainean eseri naiz eta zuk aldakak gogor heldu dizkidazu. Gora igo eta zakila nire uzkira zuzendu dut. Kolpe batez sartu zaitut nire atzealdearen. Oso oso bero nago eta kolpe hori ikaragarrizko plazera sortzen dit. Gora eta behera, aldakak kulunkatuz. Buf... hala ibili gara tarte batez bero-bero. Baina bapatean ipurditik heldu eta gorputza goraka altxatu egin didazu. Beheraka joan zara eta zure aurpegia nire alutxoaren azpia geratu da. Goxo jan didazu klitoria eta intzirika hasi naiz. Bat batean kendu egin zara eta nire atzealdean jarri.

- Orain bai, orain behar bezala zulatuko zaitut. - Esan didazu.

Eta ipurdian sartu zara hasieratik tinko bultzatuz. Eta ni ia iristear nengoen baina orain plazer guztiak hamaika bider biderkatu dira. Barrua sutan daukat, sutan. Eta zu ere sutan zaude, nire atzealdean izerditan bultzaka. Biok batera hasi gara hasperen, oihu eta intzirika eta batera iritsi gara.



Nire atzealdean zaude oraindik, gerria besarkatuz, bizkarrean muxuak emanaz. Ni lau hanketan jarraitzen dut, uzkia eta aluaren dar-dar goxoaren oroitzapenaz goxatzen. Askatu nauzu eta sofaren gainean eseri zara. Hankak ireki eta zure gainean eseri naiz, oraindik beroa dagoen zakilaren gainean.

- Inspirazioa ederrena zara, bitxo.
- Nahi duzunero izango naiz zure paper, politta
.

Lizar

20/04/2011

Lust, love, life


Erika Lust-en opari berri bat duzue hemen, beste film on bat on-line ikusteko, Lust, love, life, opor egun hauetarako egokia, bakarka, binaka, hirunaka, taldeka edo nahi duzuen bezala ikusteko. Ospa dezagun udaberria. Ikusi eta goxatu!

19/04/2011

Telefonoz hitz egin eta taberna itxi behar zuela esan zidan Lorek.


Itxi baino ordu bat lehenago agertu nintzen bertan.


Trago batzuk hartu bitartean bere gorputzaren mugimenduak, izerdi patsetan, ikusi nahi nuen eta.


Bide batez begiradak elkar gurutzatu eta, nire alderantz hurbiltzen zen bakoitzean zer egingo nion xuxurlatzen nion belarrira.


Horrela ibili ginen jolasten ordu bat, behintzat.


Taberna hustu eta itxi bezain pronto musika goxoa jarri zuen eta muxuka hasi ginen. Minutu bakar batean erantzi nion arropa, tanga izan ezik.


Barrara hurbildu ginen eta gorputza makurtzeko eta barraren gainean bermatzeko eskatu nion.


Halaxe egin zuen, zutik, barra gainera makurtu eta bere ipurmasail borobil ederrak eskainiz.


Ni bere atzean kokaturik nengoen.


Mihiarekin hasi nintzen jolasten, bere tangak markatzen zituen mugen inguruan.


Eta tarte batez horrela egon ondoren, tanga altxatzen eta mihia tanga azpitik sartzen hasi nintzen.


Gero, tanga belaunetaraino jaitsi, botila bat ardo hartu, bere ipurmasailen gainean ardo pixka bat zabaldu eta mihiarekin edaten hasi nintzen.


Horrela iritsi nintzen bere uzkiraino. Eskuekin ipurmasailak zabaldu nizkion eta nire mingainarekin bere uzkia jaten hasi nintzen, gogotsu. Hasieran gainetik, baina gero, ipurdi barruraino sartzen nion mihia.


Orduan dildo txiki bat atera, lubrikante pixka bat, bere ipurdian zabaldu eta dildotxoarekin bere ipurditxoan hasi nintzen jolasten.


Plazerezko oihuak egiten zituen Lorek eta, dildoarekin jolastu bitartean, ni belauniko jarri eta mihia bere alutxoaren gainetik pasatzen hasi nintzen, bera korritu zen arte.


Korritu zenean, burua altxatu, niregana biratu, poltsoa hartu eta, barrutik zakil-gerrikoa atera zuen, irribarre bihurria ezpainetan zuela.


Baina zakil-gerrikoa nik hartu nuen eta nire eguna zela esan nion. Hasieran ez zuen ulertu, baina laster hasi zen dena ulertzen.


Zakil-gerrikoa ahal bezala jantzi nuen. Eta silikonazko zakila nire zakilaren gainean geratu zen.


-Zakil bikoitza gogor-gogorra zure zuloetarako- esan nion. Eta bide batez lurrean lau hankatan jartzeko.


Ahoa bete hortz begiratu zidan baina, berehala jarri zen esan moduan, zoruan, lau hankatan.





Ni bere atzean belauniko jarri eta silikonazko zakila bere ipurditxo zabalduan hasi nintzen sartzen, kontu handiz baina gelditu gabe.


Punta baino zertxobait gehiago sartu nionean, orduan, nire benetako zakila bere alutxorantz zuzendu eta hau ere sartzen hasi nintzen. Zakil biak bideratuta neuzkanean, orduan, nire gerria hasi nintzen mugitzen, aurrera eta atzera, nire eskuekin bere aldakei helduta.


Barru-barruraino sartu niozkion zakilak, ipurditik zein alutik, Lore plazerez oihukatu bitartean.


Eta horrela iritsi ginen biok tabernaren zoruan...

17/04/2011

Irudikatu



Zain nago tabernan, ardo goxo bat eskuetan. Agertu zara. Begiradak gurutzatu eta zalantza une bat.

Baina hitz gutxitan irakurri dugu baietz bestearen aurpegian, gu garela.

Jendetza artean ezkutatu eta txoko atsegin batean babesa hartu.
Beste ardo bat eskatu eta mintzatzeari ekin, minutu neurtuen mugarekin.
Hori dela eta begiradak ongi dastatu behar, eskuen mugimenduak jarraitu, hitzak gustura aditu, irribarreak konpartitu.

Goxoa da elkar ezagutzea eta begirada, mugimendu, gorputz, hitz eta irribarre horien guztien atzean ezkutatzen diren desirak bilatzen saiatzea, irudikatzen.

Burua askatu eta fantasia horietako batzuetan bestea irudikatu, gorpuztu: goxo, ausarta, ederra, maskaraduna, lotuta, lotu gabe, beste gorputz biluzien artean edota zakil-gerrikoa jantzita.

Eta mezu enkriptatu bat. Pertsona batzuentzat ere gure fantasiak enkriptatuak dira sarritan.

Baina noizbait desirak dezifratu behar. Bestearen gorputzean behar bada ere...

11/04/2011

Koktelak

Gaur bezalako arratsalde gris-euritsu batean izan zen. Beroki luzea eman nizun eta janzteko esan, beste ezer eraman gabe, zapatak eta mediak izan ezik. Eta horrela atera ginen zure etxetik, jendearen begien aurrean jantzirik baina, berokiaren azpian eta nire begien aurrean biluz-biluzik. Ordu pare bat-edo eman genuen hiritik paseatzen, munduaz barrezka. Euria atertzean plaza bateko terraza batean eseri eta masturbatzeko esan nizun. Zuk, berokiaren botoien artean eskua sartu, alura eraman eta masturbatzen hasi zinen, plazari begira. Tabernaria bazetorren nota hartzera. Zuk eskua atera nahi zenuen baina nik jarraitzeko esan nizun eta zuk, ahal zenuen diskrezioarekin jarraitu zenuen. Tabernaria gure ondoan jarri eta zer nahi genuen galdetu zigun. Orduan bururatu zitzaidan eta galdetu nion ea koktelik zeuzkaten. Tabernariak baietz erantzun eta nik eskatu: - Orduan, orgasmo bat nahi dut... - Ongi da- esan zuen berak- eta zuk?- galdetu zizun zuri. Zure aurpegian ikusi nuen iristear zinela, gero eta zailago egiten zitzaizun disimulatzea eta, halere, lortu zenuen esatea: - Beee... bes...te baaaa... baaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaat, niretzat. Tabernaria joan, zure eskua atera, zure hatzak nire ahora hurbildu eta zure orgasmoa dastatu ahal izan nuen bertan...