10/11/2007

Gure goizeko jolasen ondoren ohetik altxatu naiz biluz biluzik. Hainbeste berotu zintuen galtzontzilo laranjak jantzi dut astiro astiro eta janzten nuen bitartean atzera begiratu dut, zu utzi zaitudan lekura, alegia. Ohetik nire ipurdiari begira zaudela ohartu naiz. Argazki kamera hartu duzu eta argazkiak egiten hasi zara. "Maindireen arteko hitzorduak izaten dira onenak, beroenak, goxoenak, gozagarrienak..." esan didazu, "utziko al didazu gero, larrua jotzen dugun bitartean, argazkiak ateratzen?"


Nik beroago jarri naiz oraindik eta galtzontziloa guztiz igotzeko, handitzen ari zaidan oztopo bat topatu dut. "Kafe gehigo nahi zenuen, ezta?". "Bai", erantzun didazu nire zakil handiturik fotografiatzen duzun bitartean... "Ez dakit" erantzun dizut, "lotsa emango dit". "Lotsa?" Harritu egin zara. "Zer da politagoa desiratzen dugun gorputz biluziak baino? Imajinatzen dituzu ze argazki ederrak osa ditzakete gure gorputz biluztuak?" Lotsarena zerbait esatearren esan dizut. Imajinatzen dut bai, zer nolako argazki ederrak osa ditzakegun biok. "Zure fantasia guztiak egia bihurtzea gustatuko litzaidake" Esan dizut. "Horrela gustatzen zait. Fantasiak kontatuko dizkizut, baina momentuz, ekarri kafe hori" esan didazu.


Oraindik zure presentziara ez naiz ohitu. Ezta nire azalaren gainean margotzen dituzun eguzkietara. Eta eguzkiak eskaini dizkidazu. Eta kanpoan gertatzen dena baino gehiago gure maindireen artean sortu dugun mundua interesatzen zait. Eta ene eztia eman dizut. Eta gosaldu didazu, leunki, tanta bakoitza zaporeztatuz. Eta zure kobazuloan dastatu dut nik goizaren edertasuna...

Eguzkitsu esnatu da eguna.
Baita nire biluztasuna ere.
(Eguzkitsu egongo balitz bezala sentitu dut lehen ordutatik).
Kafea egin dut.
Eta kafearen usainarekin batera etorri zaizkit
gaueko oroitzapenak,
gaueko jolas goxoak,
gaueko hizketaldi horiek…
Leihotik begira geratu naiz une batez.
Egun ederra benetan,
eta apalategitik disko bat hartu dut,
eta Anariren ahotsaz goxatu dut,
bart gaueko oroitzapen eta kafearekin batera,
dutxatik ateratzen imajinatzen zaitudan bitartean...

"bihotz arrotzetatik erbesteratuak
ezpain lehorrez musukatzen
mundua sutarako moztutako zuhaitzak
telefonoaren azken hitzak
ez du itzalik ematen uda heltzean
ezetz esaten dugu, ez dakigulako esaten bai
nahi dugun horren atzetik baino
nola heldu naiz honaino
nahi ez dugunaren ihesi ematen egunak
zoriontasunaren morroi ahulak
zerbaitengatik borrokatu ordez
beti zerbaiten kontra
gure besarkadek,
larritasun minez
maitatu eta bildu baino
ito egiten dute bestea
ura garelako gara naufragoak
errutinaren putzu geldian
minak ez dio beti egia
ondokoa itoz urazaleratzen gara"


Eta Anariren ahots goxoan zure entzun dut eta, aurrerantzean, hitzordu berriak emango dizkidazula imajinatu dut. Kafea goxoago zegoela iruditu zait eta irri egin diot egunari.

Ohera joango naiz, zure mugimenduak sentitzeko denbora pixka bat utzi ondoren. Ohera joango naiz, baina ez lotara. Nirekin eramango zaitut, ene maindireetara ekarriko zaitut eta zurekin egingo dut lo. Lo goxoa. Lo... eta beste kontu batzuk. Eta niretako janzten zaren lentzeria beltza zein zuria izango dut buruan. Eta pentsatuko dut zuk ere ohean zaudela. Eta lentzeria horren azpian zure eskua duzula imajinatuko dut. Eta beste behin gogor gogor jarriko zait zakila. Eta zutaz pentsatuko dut, eta niretzat masturbatzen ari zarela pentsatuko dut eta pentsamenduetatik haratago joango naiz eta maindireen goxotasunaren azpian biluztuko naiz, eta ene zakila gustura gustura hartuko dut, eta zutaz zikinduko ditut ene maindireak, eta zure xuxurla berriak itxoingo ditut...


Gonbida nazazula

gonbida nazazula nahi dut,
ene atsegina, ene xarmangarria,
bazkalondoko loa zeurekin egitera.
Eta nahi baduzu (soilik nahi baduzu):
zerbait gehiago:
zure atea ez dadila hertsirik egon,
eta zu ez zaitez inora joan,
gera zaitez hemen eta gerta zaitez
ni bederatzi aldiz besarkatzeko.
Baina, laket bazaizu, dei egidazu oraintxe bertan:
ezen bazaldu ondoren, etzunik, aserik,
tunika eta mantua zulatzen ari bait zait
ene anaia tipiaz...
C. Valerius Catulus

09/11/2007

Begiak ireki nahi nituzke...

Sentitzen zaitut.
Ikusi ezin bazaitut ere usain zaitzaket.
Eta hemen egongo bazina bezala
erantzi egin dizut zure tanga beltz ttipi hori
eta zure ipurmasailak ene aurrean ditudala nabaritzen dut.
Eta egia da, zure hitzek gogortu egin dute ene zakila.
Erabat.
Eta nire bi eskuekin hartzen dut handitutako ene zakila.
Eta zutaz pentsatzen dut.
Argiaren intentsitatea jaitsi dut,
musika lasaia jarri dut, intziensoa piztu…
eta sentitzen zaitut.
Usaintzen zaitut.
Eta badakit heze zaudela.
Eta zure alu gozoaren barnetik
zabaltzen den hezetasuna
irudika dezaket.



Eta bai, ikutu gabe, ikusi gabe, guztiz igo dugu tenperatura.
Maindireak laztantzen ditut zure azala bailiran.
Body milk-aren botea hartu eta zakilaren gainetik zabaldu dut.
Ene atzamarrek irrist egiten dute
eta gero eta gogorragoa nago.

Orduan hurbildu zara zu,
biluzik, irribarretsu, eder...
eta zure aluak ene body milk dastatu nahi duela xuxurlatu didazu
eta barruraino sartu duzu, pentsatzeko astirik eman gabe.
Eta nik ipurmasailetatik heldu zaitut gogor,
gustatzen zaizun moduan. E
ta hatz bat hurbildu dut zure ipurzuloraino,
hau ere, gustatzen zaizun moduan.
Eta soilik zu mugitzen zaren bezala
mugitu zara ene zakilaren gainean.
Eta egia da, ez dugu denbora askorik behar izan
orgasmo intensoena ezagutzeko.
Eta zure hezetasunen barnean isuri egin naiz.
Eta ene eskuetan
esperma body milkarekin batera nahasturik daukat.
Eta begiak ireki nahi nituzke,
egin nahi didazuna ikusi ahal izateko...
Eta nik eskaera bakar bat egin ahal izan dizut:
segi ezazu ene sexua astintzen,
ene zakila handitzen...
(xuxurlatzen dizkidazun hitzekin baldin bada ere...)
Portaleko sarrera ongi gogoratzen dut. Eman zenidan lehendabiziko muxu heze hura ordudanik gordeta daramat ene katanarruan... Eta belarria, nola ahaztu zure mihia nire belarrian! eta ongi bazenekien nola jartzen nintzen. Eta bai, egia da, zure mihiaren eraginez nire hankarteak zure zoko-moko ezkutatuenen bila abiatu nahi zuela.

Lehertzear nengoelarik plaza horretara eraman ninduzun eta zoruko hezetasunaren gainean paratu ninduzun. Zure esku azkarrek nire praka eta nire galtzontziloa orkatiletaraino jaitsi zituzten, zure mihia erakusten zenidan bitartean. Eta zure praka eta zure tanga ttipi hura ere erantzi zenituen eta nire hankartearen gainean eseri zinen, ene erresuma guztien erregina izango bazina lez, nire eskuekin zure bularren koadroak margotzen nituelarik. Eta ene gau eternalaren banpiroa izango bazina zure letaginak sentitu nituen ene lepoaren gainean, hozka eginez, eta ene odol guztia zuretzat zela pentsatu nuen une horretan. Zure titiburuen gainera eraman nituen nire hatzen pintzelak eta, gure koadro horretarako, izenburu zikinak xuxurlatu zenizkidan belarrira.
Ene berotasun guztia jaso zuen zure barrualdeak. Eta nik zerbait irakatsi nizula pentsatu bazenuen ere, orain aitortu behar dut zu izan zinela ene maistrarik hoberena, larrua jotzearen arte eder horretan gidatu ninduen maistra...