26/11/2010
gau erotiko baterako olerki hautatua
Helduko
da eguna
desirak
endregatzeari utzi eta
elkarren
begietatik zintzilik
mundu
ziztrin hau ahazteko bidaian abiatuko garena
Egun
horretan
ezpainak
ikutuko dizkidazu
bero
daudela ziurtatzeko,
zureetan
pausatuko duten musua ere
bero
izan dadin.
Eskua
zamatik behera irristatuko didazu,
kamiseta
peko bular handigura
harrotzen
somatzen dudan bitartean,
ez
dakizu zenbat denbora
itxaron
dion zure ezinegona...
gonapetik,
mendietan gora
zure
ferekaren irrikaz
samurtzen
den haragirantz,
hotzikara
bat,
hatzamar
ausart batek
bidea
egingo du,
izerdi
tanta bat,
gerrikoa
askatu,
feromonek
200km orduko abiaduran
odoletik
bueltaka
poroetatik
ihes egingo dute,
hasperen
bat,
izkutuen
gordetako lizunak oro
isuri
egingo dira
nireak
zugan
zureak
nigan
auskalo
norenak nogan
baina
estu
arnas
estua
eta
ohiuak
eta
arnas ere estuagoa
eta
azken grina uholdea
eta
oihurik garrasiena
eta
desira plazer bihurtuko da
Sonia Gonzalez
Subscrever:
Enviar feedback (Atom)
2 comentários:
Olerki eder honek sortzen duen giroari Nina Simone "Please Don't let me be misunderstood" abestia gehientzan badiozue... ummm
Etxean antolatutako gau berezi bat ekartzen dit gogora...
mxk ta goxatzen jarraitu
Oh: Olerdia "Desira plazer" izenburua daukala uste dut, baina ez nago seguru...
Ona.
Enviar um comentário