03/12/2008
01/12/2008
29/11/2008
Imajinatuz
Imajinatzen ditut zure aldaka zabalak eta desegiten den izotz puxka bat nauzu
Imajinatzen ditut zure bular borobilak eta desiraz hiltzen naiz
Imajinatzen dut berriro topo egiten dugula eta gau osoa larrua jotzen ematen dugula,
zure aldaka zabalei helduta, zure bular borobilei itsatsita...
(bihar bilatuko zaitut tabernetan...)
28/11/2008
Gauak eta Goizak
Urte batzuen distantzia banatzen gaitu. Asko edo ez hainbeste, segun eta nola ikusi. Elkarrekin irri egin genuen eta berriro ere, irri horiek, nire gorputzaren gainean zaudela imajinatu nituen.
Nire lagunak etxera joan nahi zuela esan zidan. Zuk beste taberna bat bilatzeko proposatu zenidan. Zalantzak eta beldurrak direla eta lagunari laguntzea erabaki nuen. Goizean esnatu naiz eta zure irribarrea, zure kurbak, zure ezpainak gogoratzean handitu zait zakila. Ohean urduri mugitu naiz banatu edo elkartu ahal gaituzten gauzetaz pentsakor, zutaz pentsakor.
Zakila hartu eta atzo, bion artean egin ez genuena, egin dut nik bakarrik...
26/11/2008
Bihotzak
24/11/2008
Jolastuz
Sorpresak
Hurrengo eguneko gauean berriro elkartu ginen. Zure etxean afaldu genuen eta ardoaren laguntzaz musuka hasi ginen eta... sorpresa ederra hartu nuen zure soinekoa erantzi nizunean!
Dendan ikusitakoa zeneraman eta hain ederra zeuden! Zuk asmatu zenuen. Asmatu zenuen nik lentzeria horren azpian zure gorputza ikusi nahi nuela. Eta nik asmatu nuen. Asmatu nuen lentzeria horren azpian zure gorputza zein ederra zen! Eta biok asmatu genuen (beste behin) maitasunez larrua jotzea zein goxoa eta zein ederra den!
23/11/2008
komunean
jolasten duzu nirekin
eta gustatzen zaizu,
gustatzen zaizu
ni biluztea,
hankartea nola handitzen den ikustea,
zure eskuen artean hartzea,
nire begiei begiratzea,
irri egitea
eta zure ezpainen artean sartzea,
orduan altxatzen zara eta
komunaren horman bermatzen dituzu eskuak
ipurdia pixka bat altxatu eta bide ematen didazu,
eskaintzen didazu, agintzen didazu...
nik eskuak bermatzen ditut zure aldakan
eta atzetik bilatzen dut zure altxor hezea
eta sartzen naiz,
eta zutik egiten dugu amodioa
komuneko hormaren kontra
eta gustatzen zait
biluzten hasten nauzunean....
22/11/2008
baineran
Gero uretara sartu naiz. Begiak itxi ditut eta hankak zabaldu. Uraren laztanak sentitu ditut. Eta nire eskua alura eraman dut eta lanean hasi naiz. Bainu lasaigarri ederra hartu dut... "
21/11/2008
Manifestua
20/11/2008
Sofan
Udazkenaz goxatu
19/11/2008
Ohean etzanda
beroegi nago, bai. Eta gaur behintzat liburua ez dudala behar ohartu naiz. Nire istorio propioa osatu baitut. Eta gustura nago ohean etzanda, biluzik eta guztiz beroturik. Eta faltan nabaritzen dut zure eskua nire ipurmasailak zeharkatuz. Edota zure istorio beroak nire belarrira kontatuak.
Kontatuko didazu ipuin bat? Oraindik eta gogorrago egon nahi dut zuretzat...
Imajinazioa garatuz...
Eta hari horrekin nola jolastuko genuke imajinatu dut. Nola mugituko nuke zure azala laztantzen dudan bitartean. Nola erantziko zenuke zuk, astiro-astiro nire aurrean...
Bai, zure tanga beltzak nire irudimena astindu du gaur goizean. Gauean zer astinduko duen ez dizut esan behar...
18/11/2008
Bondage
eta inoiz ikusi dudan soinekorik lizunena daramazu niretzat
eta sokak apenas estaltzen du zure sexua, apenas estaltzen du zure ipurdia
berriz, zure ipurmasailak inoiz baino ederragoak uzten ditu agerian
eta soken soinekoarekin libre geratu dira zure titiburuak
eta puntan dituzula konturatzen naiz
eta nire listuaz janzten dizkizut eta gogorragoak jartzen zaizkizu
mmmmm, zer ederra zauden gaur! eta zuk badakizu eta irribarretsu zaude
eta begiratzen didazu, baina ezin zarenez mugitu
esaten didazu: larrua jo nazazu!
eta zure alua laztantzen duen soka apartatzen dut
eta zure atzean jartzen naiz, biok ohean etzanda gaudela
eta zure aldaka inguratzen duen soka hartzen dut eskuekin
eta nire zakila handitua errez sartzen da zure alu bustian
eta orain bai loturik gauden!
Liburutegian
Une zehatz batean altxatu naiz eta apalategien artean galdu naiz. Bat-batean, komikien apalategian nengoelarik agertu zara. Nire ondoan zeunden. Ia talka egin dugu, begiratu didazu eta irri egin duzu. Gero, despistatuarena egiten, zerbait bilatzen jarraitu duzu.
Nik, komiki erotiko bat hartu dut eta, zu hurbil hurbil zaudela, gainbegiratzen hasi naiz. Gero eta gehiago hurbildu zara nigan eta zeharka komikiari begira zaudela ohartu naiz. Irri egin didazu bigarren aldiz.
- Literatura interesgarria irakurtzen duzu, ezta?- esan didazu.
Eta nire zakilak galtzontzilotik ihes egin nahi zuela iruditu zait.
- Bai- erantzun dizut- nirekin irakurri nahi duzu?
- Irakurri soilik?- esan didazu.
Eta zure mahaira itzuli zara, zure ezpainetan irribarre maltzur hori duzula... Nik, komikia hartu eta komunean sartu behar izan naiz...
Etor zaitez
Etor zaitez nire mihiaren erresumara
Etor zaitez nire gainera
Etor zaitez eta igurtzi zure beheko ezpainak nireekin
Etor zaitez plazeraren gerrara,
tregoarik gabe
borrokatuko gara
gure arma guztiekin
Etor zaitez, jar nazazu bero
Etor zaitez eta emadazu zure zukua
Etor zaitez nire gainera
Etor zaitez;
nire mihiak erakutsiko dizu
plazeraren bidea...
17/11/2008
16/11/2008
Balkoian jolasean... (zure txanda)
Guztiz lokarturik nengoela zerbait sumatu nuen bizkarrean. Ahoz behera etzanda nengoen eta besoak ipurdi parean neuzkan. Orduan ohartu nintzen eskuak fularrarekin lotuta nituela. Bera nire atzean zegoen eta zeharka ikusi ahal izan nuen oraindik mediak zeramatzala baina bestela, biluzik zegoela.
Eskuak lotu zizkidanean ohean ahoz gora etzanarazi ninduen eta ulertu nuen bere mendekuaren unea zela.
Komunetik depilatzeko erabiltzen zuen argizaria zekarrela ikusi nuen. Eta jadanik zutiturik zegoen zakil gogorra laztandu ondoren argizaria zabaltzen hasi zen. Aurrena barrabiletan jarri zidan. Hurrengoa zakilaren inguru guztian. Eta jarri ondoren, jakina, kentzen hasi zen. Sentsazio arraroa iruditu zitzaidan. Alde batetik min pixka bat ematen zidan, baina bestetik plazera. Horrela, ordu laurden batean afeitatu zuen nire beheko partea eta gero, olio moduko bat zabaldu zidan xuabe-xuabe eskuekin…
Ni guztiz beroturik nengoen, baina bere jolasa ez zen han bukatzen. Ohe ertzean eserarazi ninduen eta aulki bat jarri zuen nire aurrean. Nik eskuak askatzeko ahaleginak egin nituen baina berak ezetz egin zidan buruaz.
Aulkian eseri zen, nire aurrean. Hankak zabaldu eta bere aluaren inguruan argizaria jartzen hasi zen. Orduan, bera ere, argizaria kentzen hasi zen niri begira zegoen bitartean. Bere alua ilerik gabe utzi arte.
Bera ere olioa zabaldu zuen bere aluaren inguruan, eta operazio horretan zegoelarik, noizean behin, eskuak sartzen zituen zulotxoaren barruan, nire berotasuna areagotuz.
Berriro ohean etzanarazi ninduen, ahoz gora. Eta bere alu biluzia nire ahoaren gainean eseri zuen, bere ahoa nire zakila irentsi bitartean. 69 ederra osatu genuen. Benetan gogotsu jan nion alu biluzia, sentsazio berriak sentituz, bere ahoak izarretaraino eramaten ninduen bitartean. Nik horrela bukatu nahi nuen, bere ahoan, baina bera ohartu zen korritzera nindoala eta altxatu zen.
- Lasai, oraindik ez dut zurekin bukatu- esan zidan.
Ohean lau hankatan jartzeko agindu zidan eta horrela egin nuen. Nire atzean jarri zen eta zaplastako xuabe bat eman zidan ipurmasailetan. Atzera begiratu nuen, baina burua ohearen mailara makurtzeko agindu zidan. Izterren artean sartu zitzaidan eskua eta nire barrabilak eta nire zakila laztantzen egon zen minutu batzuk.
Gero, bere mihia nabaritu nuen nire ipurmasailetan. Gora eta behera. Eta gutxien pentsatzen nuen unean nire ipurtzuloan nabaritu nuen. Potroetatik ipurtzuloraino egiten zuen bidea. Eta ni txoro-txoro eginda nengoen. Harria bezain gogorra.
- Eta orain plater gogorra- esan zidan.
Atzera begiratzeko baimena ez banuen ere zeharka begiratu nuen eta zakil-gerrikoa jartzen ari zela ikusi nuen. Itxura horrekin ederra zegoela bururatu zitzaidan. Baina nire ipurtzuloan silikonazko zakilaren punta nabaritzeak aterarazi ninduen pentsamendu horietatik. Lubrikantez betetako zakil faltsua astiro-astiro barneratzen hasi zen nire barrurantz. Gerritik hartu ninduen, noizean behin ipurmasailetan zaplastako xuabe horietakoak ematen zizkidan bitartean. Nik burua guztiz hondoratuta neukan ohearen gainean eta plazerezko listuaz bustitzen ari nintzen maindirea. Argi zegoen bera era gozatzen ari zela.
Barruraino sartu zitzaidan zakila eta horrela geratu zen une batez. Nik ezin nuen ezer egin, eskuak lotuta baineuzkan, baina berak bakarrik, bere eskuekin jolasten zuen. Eskuinekoa klitoriaren gainean zeukan. Ezkerrekoa bere ipurtzuloan.
Korritu zenean, nire ipurditik atera eta ahoz gora jarri zidan, ohe ertzean eserita. Nire aurrean belaunikatu eta bere aho goxoarekin nire zakila jaten hasi zen, barrabilak laztantzen zizkidan bitartean. Ez nuen luzaro iraun, eta berehala bere ahoan bota nuen nire zukua. Berak ahoa ireki zuen eta nire zukua nola irensten zuen erakutsi zidan, musu batean nire gorputzaren zaporea konpartitu bitartean…
15/11/2008
Lentzeria II
bertan, lentzeria horren barruan
imajinatzen zaitudalako
baina erakusleihoak
ez ditut bereziki gustukoak,
zu bai ordea,
lentzeriarekin
edota
lentzeriarik gabe
eta zu
nire gaueroko erakusleihoa izatea
nahiko nuke:
kristala hausteko,
lentzeria eranzteko
eta zure azala
laztanez dastatzeko...
Ihintzaren txanda
Ikerri ez zioten ezer esan. Eta egunen batean rolak aldatu ziren. Ihintzaren gurasoen etxean zeuden. Gurasorik gabe, jakina. Eta Ainara armairutik begira zegoen...
Ikerren aurpegian harridura ikus zitekeen. Azken bi astetan bi neska ezberdinek berarekin larrua jo nahi zuten (edo halako zerbait). Horretaz ohartu zen Ihintzaren etxera iritsi zirenean. Baina kasu honetan ezberdina izan zen.
Ihintza gelako sofa batean biluzten hasi zenean, beraren gainean kokatu zen Iker.
Lurrean belaunikatu, kuleroa erantzi eta hankak ireki zizkion Ihintzari.
Ihintza, erreazionatzeko astirik izan gabe, harriturik begiratu zion mutilari. Baina laster, harridurak plazerari eman zion bidea.
Ikerrek ongi ikasita zeukan lezioa. Beraz, mihiarekin Ihintzaren altxor hezea laztantzeaz gain, hatzekin atzeko partean jolasten ere egon zen.
Baina sofatik altxarazi zuen Ihintza eta ohera eraman. Ohean etzanarazi eta guztiz biluztu zuen. Neska bero-bero zegoela oharturik, hankak zabaldu zizkion eta bere zakilak irrits egin zuen neskaren alu labangarrian. Ihintzaren aldakari heldu zion eskuekin eta bere gerriarekin bultzatzen hasi zen.
Bitartean, Ihintzak eskuak jarri zituen Ikerren ipurmasailen gainean eta mugimendu horietan laguntzen zion. Gustura gustura zeuden biak. Orduan, Ihintzak hankak altxatu eta mutilaren sorbalden gainean jarri zituen. Horrela gehiago nabaritzen zuen mutilaren zakila bere barrualdean.
Mutilari hau gustatu zitzaion eta hori nabaritu zen, bultzada horietako batean isuri baitzen.
Ihintza berarekin batera isuri eta esan zion:
- oraingo honetan 55 segundo baino askoz gehiago iraun duzu, e?
Ikerrek ez zuen ulertu, bai ordea, armairu barruan bere alua laztantzen zuen Ainarak...
14/11/2008
Apostua
- Ez dizut sinesten- erantzun zion Ihintzak- Ahorarekin mutil bati isuraraztea 60 segundotan? Ez, ez zara kapaza...
- Apostua egingo dugu?- desafiatu zion Ainarak
- Mmmmm- dudatu zuen Ihintzak- nigatik bai, baina nola egingo dut nik jakiteko?
- Etxean sartuko zara, ezkutatuta eta dena ikusiko duzu...
- Baina, norekin egingo duzu?
- Ikerrekin, aspaldi ohera eraman nahi nauela eta nik ba... badakizu, ezetz esaten diot baina ez legoke gaizki berarekin ohera joatea...
- Ados Ikerren hautaketarakin eta zer apostatuko dugu?
- Itxoin, itxoin... lehen arauak adostu behar ditugu.
- A!, ados, eta zeintzuk dira arau horiek?
- Kronometroa bere zakila nire ahoan dudala hasiko da, baina aurretik nahi dudana egin dezaket...
- Nahi duzuna baina ukitu gabe, ezta?
- Hori da, bai, ezin diot ezta azala ere ukitu. Ukitzen badut ez du balioko. Beraz, nire ezpainek bere azala ukitzean hasiko zara kronometratzen.
- Ados, horrekin ez dago arazorik. Halere oraindik oso denbora gutxi iruditzen zait mutil bati isuriarazteko...
- Ikusiko dugu!
- Eta zer apostatuko dugu orduan?
- Ikerrekin apostua egiten ari garela kontuan izanda... nik irabazten badut zu oheratuko zara berarekin, ni begira nagoen bitartean... eta zuk irabazten baduzu ba zuk hautatu beste bat eta ni oheratuko naiz berarekin.
- Kar, kar... ni Ikerrekin? Tira, ez dago gaizki, baina ez dut uste oheratuko naizenik. Eta zu... ba zer deritzozu Aitziberrekin oheratzen bazara?
- Aitziberrekin? Baina Aitziber neska da?
- Horregatik, kar, kar... mutil batekin nola montatzen duzun ikusiko dut orain, apostua egiten dugunean, beraz, interesgarriagoa iruditzen zait ikustea neska batekin nola egiten duzun. Gainera ez dut uste Aitziberri inportatuko zaionik, entzun dudanaren arabera neskak gustukoak ditu eta zuri nola begiratzen dizun kontuan izanda...
- Ados, ados... ez naiz Aitziberrekin oheratu behar izango, beraz ados.
...
Gurasoak kanpoan zirela iritsi ziren Ainararen etxera eta Ihintza gurasoen gelako armairuan ezkutatu zen. Armairuko zirrikituetatik gelaren ikuspen pribilejiatu bat zeukan. Handik gutxira deitu zuten atean. Iker zen eta Ainarak, zuzenean, gelara eraman zuen.
Mutila guztiz flipatuta geratu zen Ainara arropa eranzten hasi zenean eta esan zionean:
- Zer, ez zara biluztuko?
- Bai, bai - esan zuen Ikerrek guztiz gorriturik.
Larrugorritan geratu zen mutila eta bere aurrean, pizti eder bat moduan mugitu zen Ainara.
- Ezin nauzu ukitu- ohartarazi zion- nik eramango dut jokoa, ados?
Eta bizitzak eskaintzen zion opari eder hori nondik zetorren jakin gabe eta deus ulertu gabe baietz egin zuen mutilak buruarekin.
Neska belaunikatu zen bere aurrean eta hanken gainean atzera bota zuen gorputz-enborra. Orduan, eskua sartu zuen tangaren azpitik eta bere alua laztantzen hasi zen, beste eskuarekin bularrak laztandu bitartean.
Ikerren zakilak sumendi bat zirudien.
Ainara horretaz ohartu zenean mutilarengana hurbildu zen eta kolpe batez irentsi zuen bere zakila. Ihintzak kronometroaren botoia zapaldu zuen.
Zakilak bere aho osoa betetzen zuelarik mihia hasi zen mugitzen. 10 segundo.
Eskuineko eskuarekin barrabilak laztantzen zizkion. 20 segundo.
Ezkerreko eskuina mutilaren ipurmasailetara eraman zuen. 30 segundo.
Ezpainak zakilaren puntaraino eraman zituen listuaren arrasto ederra uzten. 35 segundo.
Berriro guztiz irentsi zuen mutilaren zakila. 40 segundo.
Eta zakila irentsi bitartean hatz bat hondoratu zuen honen ipurtzuloan. 45 segundo.
Barruraino sartu zion hatza, mihiaren mugimenduak jarraitu bitartean. 50 segundo.
Zakilatik ahoa kendu eta ezpainetatik erortzen zitzaion zuku zuria ikusi zuen Ihintzak. 55 segundo.
- Kabroi halakoa- pentsatu zuen armairu barruan zegoen neskak.
Kronometroa itzali eta Ikerri begira zegoen bitartean eskua bere kulerora eraman zuen. Hezetasuna nabaria zen kuleroaren gainean. Azpian nolakoa zen konprobatzeko asmoz eskua sartu eta hatzak bere aluan hondoratu zituen...
13/11/2008
Lentzeria
Gaur, denda batean, atzetik irekita dauden kuleroak ere badaudela ikusi dut... Mundu bat da lentzeria! Gure jolasetara egokitzen dena...
Balkoian jolasean...
- Oraindik ez- esan nion.
Kamiseta erantzi nuen eta titiburuen gainean olioa botatzen hasi nintzen. Banekien nire titiburuak jateko irrikan egongo zela ordurako. Buelta eman nuen eta nire praka, poliki-poliki jaisten hasi nintzen, aurreko leihoei begira. Ondoren galtzontziloa hasi nintzen eranzten eta olio xirripa bat nire ipurmasailetan erortzen utzi nuen…
- Badakizu zer gogorra dudan zakila?- esan nion buelta eman gabe.
Berak altxatzeko ahalegina egin zuen baina ezetz esan nion, oraindik ezin zela mugitu. Orduan nire zakila olioztatu nuen guztiz, buelta eman nuen eta bere begien aurrean igurzten hasi nintzen. Barrabiletatik hasi zakil puntarantz igotzen esku biekin. Berak ahoa irekitzen zuen, nire zakilaren gaineko olio guzti hori garbitu nahi izango balu bezala. Berarengana hurbildu nintzen eta soinekoa erantzi nion.
Tanga beltz txiki horietako batekin eta izterretaraino iristen zitzaizkion mediekin geratu zen.
Titi txikiak bezain gogorrak zituen. Eta ni ere, horiek jateko irrikan nengoela aitortu behar dut. Olio tanta bat erortzen utzi nuen bere titien gainean eta mihiarekin mugimendu zirkularrak egiten titiak garbitu nizkion. Berak gehiago nahi zuen eta eskuak nire zakilera luzatu zituen. Baina geldiarazi eta buelta emateko agindu nion. Buelta eman zuen ohean eta ahoz behera geratu zen. Besoak atzean jartzeko esan nion. Atzean jarri zituen eta fular batekin bizkarrean lotu nizkion besoak. Orduan, besoak lotuta, ohean esertzeko esan nion. Bere ahoa nire zakilaren parean zegoen eta olioa garbitzeko aukera eman nion. Zakila goitik behera xurgatu zidan, olio arrastorik utzi gabe. Zutitzeko esan nion eta zutik zegoelarik poliki-poliki tanga erantzi nion eta zakil-gerriko horietako bat atera eta bere gerriaren inguruan lotzen hasi nintzen.
Benetan ederra zegoela pentsatu nuen. Media luzeekin eta zakil-gerrikoarekin. Silikonazko zakilaren gainean olio tanta batzuk bota nituen eta bere aurrean belaunikatu nintzen. Nire eskuak bere ipurmasailetan jarri nituen eta ipurmasail goxo horiek laztandu bitartean silikonazko zakila jaten hasi nintzen. Berak ezin zuen ezer egin eta bero-bero zegoela ohartu nintzen, bere alua heze baino hezeagoa baitzegoen. Handik altxatu eta balkoiraino eraman nuen. Bizkarretik besoak askatu eta balkoiaren barandaren gainean jartzeko eskatu nion. Eskuak barandan bermatu eta bertan lotu nizkion fularrarekin. Aurreko leihoetako begiluzeentzat postal ederra egiten zuela bururatu zitzaidan. Mediekin eta zakil-gerrikoarekin. Bere atzean makurtu eta orkatiletan musuka hasi nintzen. Astiro-astiro nire mihia bere hankak zeharkatzen hasi zen. Orkatiletatik belaunetaraino. Belaunetatik izterretaraino. Izterretatik ipurmasailetaraino. Ipurmasailetatik aluraino. Alutik ipurtzuloraino. Ipurtzuloan jolasten utzi nuen nire mihia, bere plazerezko oihuak entzuten nituen bitartean.
Gehiago ezin zuenean, K-Y lubrikantearen botea hartu eta hatz batean igurtzi ondoren hatza bere ipurdian hondoratu nuen. Oihu txiki bat bota zuen, minezko edo plazerezko izan litekeena. Hatzarekin jolasten tarte bat eman nuen, aurrera eta atzera, aurrera eta atzera. Orduan hatza atera eta nire zakilaren punta bermatu nuen bere ipurtzuloaren gainean. Nire eskuak bere titietara eraman eta titiei gogor helduz zakila barruraino sartzen hasi zen eta ni gerriarekin bultzaka hasi nintzen. Zakila guztiz hondoratuta zegoela nire aurpegia berera hurbildu eta elkarri zikinkeriak esaten genizkion bitartean hiriari eta aurreko leihoei begira geratu ginen. Esku bat eraman nuen bere klitoriaren gainera eta mugimendu motelekin laztantzen hasi nintzaion. Bere gorputzaren dardarek korritua zela adierazi zidatenean nire zakila bere barruan husten utzi nuen…
12/11/2008
Komikia
Errelatoak
Atxiloturik eraman nahi zaitut nire maindireen gartzelara. Gure gorputzak libre diren maindire bakarretara, hain zuzen ere.
Ni zure laztanen, zure jolasen, zure begiraden gatibua naizelako jadanik...
Eta gauero errelato berriak irakurriko dizkizut.
Gauero errelato berriak asmatuko ditut zuretzat...
06/11/2008
Literaturaren ondorioak...
"Tú la tomaste en tus manos, y fuiste pasando un dedo en círculos por su cabeza. Luego apretaste el tallo con fuerza.
Subiste la mano apretando, hasta casi envolver la cabeza con la piel del tronco. Luego la hiciste descender casi con furia. Se te entreabrían los labios.
Cerraste los ojos y la acercaste a tus labios. La besaste con dulzura.
Tu lengua caliente empezó a acariciar la cabeza de mi polla. Yo noté una furiosa erección que parecía que quería arrancarmela de cuajo.
La metiste en tu boca mientras con la otra mano me acariciabas los muslos y los testículos. Yo no podía aguantar más. Cuando te diste cuenta me dijiste:
- Acaba en mi boca- Y lo hice.
Cuando me corrí apretaste más y tragaste sin dejar de chuparla. Yo acariciaba tu nuca amada. Te quedaste como dormida sobre mis muslos, con mi polla todavía dentro de tu boca, dando los últimos latidos.
- Creo que me he corrido- Me dijiste- Ha sido una delicia".
Irakurtzeaz bukatu zarenean zure eskua sentitu dut nire ipurdian. Maindirea kendu eta zure mihia, zure eskuak, sentitu ditut nire ipurmasailetan. Gero aldakatik hartu nauzu eta bira eman didazu. Imajinatu ahal zenuen moduan gogor-gogorra neukan zakila. Irri egin duzu eta esan didazu:
- Orain nik kontatuko dizut irakurri duguna - Eta burua makurtu zara nire hankartearen gainera...
04/11/2008
Hurbiltzen zarenean...
Ohean nagoela eta zure maltzur aurpegian hurbiltzen zarenean, badakizu nola jartzen naizen eta nola gustatzen zaidan. Maindireak alboratzen dituzu eta galtzontzilotan uzten nauzu ohearen gainean. Zu, zutik ohearen ondoan, arropa eranzten hasten zara eta kulerotan geratzen zara. Nire galtzontziloaren azpian handitu denari begira irri egiten duzu eta nire gainera etortzen zara. Lentzeria kendu gabe gure sexuak igurzten dira, koitoa egiten egongo bagina bezala. Eta hezetasuna nabaritzen dut zure kuleroa bustitzen. Erantzi nahi dizut kuleroa baina ez didazu uzten. Zuk ordea bai kentzen didazula galtzontziloa eta guztiz larrugorritan geratzen naiz zure begien aurrean. Orduan, astiro, zuk zeuk eranzten duzu kuleroa eta zure alua nire zakilaren gainean jartzen duzu eta berriro ere igurzten hasten gara, baina sartu gabe. Bitartean gure eskuak leku guztietan daude, bizkarrean, sabelan, ipurdian... gure mihiak, ordea, belarrietan, ezpainetan, lepoetan, besoetan...
zure plazerezko oihuek esaten didate korritzen hasi zarela, hain justu nire zukua zure sabelaren gainean botatzen dudanean...
03/11/2008
goizaren zain...
02/11/2008
Bilatzen...
Eta gaixo jarri naiz. Gaixo bere ezpainetan zureak maitatu baititut, bere begiradan zurea.
Eta ohartu naiz faltan botatzen zaitudala. Faltan botatzen dudala zure azala. Zure eskuak nire azalaren gainean. Faltan botatzen dut zure irria. Zure ahoa nire hankartearen inguruan, zure zukuaren zaporea, larrua jotzeko zure modu berezia...
Faltan botatzen zaitut eta, horregatik, besteen ezpainetan, besteen begiradetan bilatzen zaitut... baina ez zaitut aurkitzen.
Gutxienez, etxera etortzean, zure argazkia atera eta zuri begira maindirea zikindu dut zutaz.... gaur zurekin afaldu nahi nuelako...
01/11/2008
Ondorio ederrak
Tiraderako argazkia II
Mutil berbera da? Neska? Ezin jakin, baina tiradera ezezagunak beste argazki hau oparitu dit. Ordena aldatuta. Bi mutil eta neska bat. Oreka aldatu bada ere, fantasia bereko argazkia da; gorputzaz goxatu. Sexuaz goxatu. Eta osagai interesgarri gehitu bizitzari.
Haiek gustura daude. Goxatu zuten. Gu zergatik ez?
31/10/2008
laguntasun arriskutsuak
30/10/2008
sentitu
Aluaren hasieratik klitoriraino bustitzen zaituena? Utzi eramaten, maitia, nire mihia da, eta zuretzat, zure plazerarentzat ari da lanean. Nire plazera zurea baita. Senti ezazu nire mihia. Har ezazu nire burua zure eskuekin eta gida nazazu zure gorputzan zehar...
29/10/2008
surprise...
28/10/2008
Mendeku goxoa
Bidaia gustura egin genuen. Eta kotxean ordu batzuk igaro ondoren, gasolindegi batean gelditu eta begiak estali behar nizkizula esan nizun. Harrituta begiratu zenidan. Ez zenuen espero, ezta? Esan nizun. Ba, bai, hara eramatea nahi baduzu begiak estali behar dizkizut. Baina non den hara? Ah! Ezin dizut ezer esan.
Begiak estali nizkizun eta berriro martxan jarri ginen. Hotela berezia zen. Guztiz diskretoa. Dena txartelekin ordaintzen zen eta ez ginen inorekin topo egiten.
Horrela, gelaraino begiak estalita iritsi zinen. Gelan, begietako zapia kendu gabe, musukatzen hasi ginen eta, poliki poliki zure arropa eranzten hasi nintzen. Guztiz larrugorritan geratu zinen arte. Eta ni oraindik jantzirik nengoen.
Zuk ezin zenuen gela ikusi. Soto baten itxura zeukan. Eta gelaren erdian, interneten irakurri nuen moduan, nire jolasa egiteko, nire mendekua burutzeko tramankulu berezi bat zegoen.
Haraino gidatu zintudan eta bizkarra makurtzeko eskatu nizun. Zuk obeditu eta gelaren erdian makurtu zinen bizkarra. Besoetatik heldu nizun eta, tramankuluan, lotu nizkizun eskuak. Soilik orduan kendu nizun begietako zapia. Baina une horretarako ezin zinen mugitu. Inolaz ere.
Ni, zure atzean jarri nintzen. Zuk ezin zenuen ikusi han atzean egiten nuena eta hori gustatzen zitzaizula ongi nekien...
Zu konturatu gabe biluztu nintzen ni ere eta zure bizkarrera eraman nuen nire mihia. Lepoan hasi nintzen eta hortik behera, listuaz busti nuen zure bizkarezurrak markatzen zitzaidan ibilbidea.
Morbo izugarria ematen zidan zu horrela ikustea. Eta horrela zure ipurdiraino iritsi zen nire mihia. Ipurmasailen artean hondoratu nuen eta zure aluan sartu. Heze zegoela konprobatu nuen. Guztiz. Eta mihiarekin barrura eta kanpora egiten egon nintzen tarte batez, zure plazerezko oihuak entzun bitartean.
Handik berriro gora, eta zure ipurtzuloa laztantzen hasi zen nire mihia... Eta han jarraitu nuen, ez dakit zenbat denbora, zure "ezdakitzenbatorgasmo" nabaritu arte.
Orduan altxatu nintzen eta zure atzean zutik jarri nintzen. Aldakatik hartu zintudan eta zakila barruraino sartu nizun. Egia esan, nire zakilak irrits egin zuen zure alu bustian, zure alu hezean. Eta zure atzean, zure aldakari helduta bultzatu nuen eta sartu nizun zakila, korritu nintzen arte...
Soilik orduan askatu nizkizun eskuak. Altxatu zinen, buelta eman zenuen, nire ezpainak musukatu eta esan zenidan:
- lotu nazazu berriro eta egidazu mila aldiz!
27/10/2008
lotan...
Begiak estalita neuzkan eta eskuak sorbaldan lotuta. Zuk irri egiten zenuen hor nonbait, nire ondoan, nire biluztasunari so. Ohetik altxatu eta mugitzen saiatu nintzen, baina justu-justu zutik jartzea lortu nuen. Horma baten kontra bermatu nintzen. Guztiz deskolokaturik negoen. Eta orduan sentitu nuen zure mihiaren goxotasuna nire zakila zeharkatuz.
Esku batekin laztandu zenizkidan barrabilak. Bestea zakilaren inguruan jarri zenuen, zure mihiaren mugimenduei lagundu nahian. Eta mihiarekin nire zakila zure listuaz bete ondoren, ahoaren hondoraino sartu zenuen. Aitortu behar dizut jolasak erabat berotu ninduela. Horregatik gelditzeko eskatu nizun, bestela berehala korrituko bainintzen. Baina zuk kasurik ez. Gustatzen zitzaizun nik zure eskuetan eta, batez ere, zure ahoan edukitzea. Nahi zenuen guztia egiteko. Eta ongi zenekien zer egin nahi zenuen. Zure eskuak kendu zenituen. Suposatu nuen bizkarrara eramango zenituela. Eta soilik ahoa utzi zenuen nire zakilaren gainean. Eta nire zakil osoa zure aho barruan zegoela ohartu nintzen. Eta zu ez zinen mugitu, ez zenuen ahoa mugitu, soilik mihia. Eta nik plazerez oihukatzen nuen... zure ahoan korritu nintzen arte...
Eta korritu bezain laster nire mendekua hasi nintzen pentsatzen...
26/10/2008
Tiraderako argazkia
Goxa dezagun tiradera batean aurkitutako argazki zahar eder bat izan aurretik...
11/09/2008
banoa...
05/09/2008
Irudikatu zaitzaket
kafe-etxe batean
nire begien aurrean dantzan.
Parisen irudikatu zaitzaket,
Senaren gaineko txalupa batean
nire begien aurrean irribarrez.
Parisen irudikatu zaitzaket,
Montmartreko pentsio xume batean,
nire gorputzaren gainean, goxatuz.
Parisen irudikatu zaitzaket,
baina nahiago nuke,
hemen, nire ondoan
egongo zinela...
04/09/2008
Esklabua...
literatura pixkat...
Ondo zabaldu zizkidan hankak, eta gero ipurmasailak nik neuk bereizteko eskatu zidan, zuloa bere begibistan gera zedin... Postura hura biziki lizuna iruditzen zitzaidan eta, horregatik, gero eta gehiago kilikatzen ninduen. Orduan, mingaina bagina sarreratik uzkiraino pasatzen hasi zitzaidan; xurgatu egiten zidan, mihia sartzen, eta nire mokorrak astinka hasi ziren nik agindu gabe, gora eta behera, mingain hura nire ipurdiaz arduratzen zen bitartean, dena txistuz blai eginez (...)
Orduan, haren atzamarra hondoratzen sentitu nuen; sentsazio arraroa zen, baina hain nengoen kitzikatua, ezen mokorrei eraginka jarraitu bainuen, gehiago nahi nuela jakin zezan; haren atzamarra sentitu nuen barruan azterka, zuloa handitu nahirik-edo, eta gero zakilburua sartu zidan. Horrek min eman zidan, baina hain zen handia nire korritzeko gogoa, neuk egin nuen indar tramankulu hura osorik sar zedin. Poliki-poliki zakil osoa hondoratu zen nire ipurmasailen artean. Oinaze zorrotza sentitu nuen, baina minez bezainbat atseginez garrasi eragin zidan berotasun handia etorri zitzaidan bat-batean.
Jaunak gerritik heldu eta, bultzada indartsu batez, guztiz erantsi zidan; gero, mantso-mantso mugitzen hasi zen. Haren eskua klitorisera zuzendu zen eta atximurka hasi zitzaion, gero eta azkarrago. Bere kirtenak uzkia zulatzen zidan bitartean, orgasmo bortitz bat etorri zitzaidan (...)
Urtemuga
- Urte bat... ba denbora dexente da hori, ezta?
- Bai, denbora nahikotxoa...
- Eta garai hauetan... zer da gehien gogoratzen duzuna?
- mmmmm, ez dakit- pentsakor geratu nintzen- agian euskal neskarekin izandako elkarrizketa beroak eta fantasien trukaketa...
- a bai?
- Uste dut baietz... Beste kontu batzuk egon dira, baina hori izan zen garairik politena...
- Baina ezagutu zenuen?
- ... zuri esango dizut, ba!
- Tira, tira... ez baduzu nahi ez esan... dena den pozten naiz zure urtemuga honetaz eta ziur nago euskal neska ere poztuko dela...
- Hala espero dut nik ere...
03/09/2008
Fantasiak...
- Zer?- erantzun zion Josunek
- Atzo, Irantzuren mutilak opari berezia egin zion...
- A, bai, Irantzuren urteak ziren, ezta? Eta zein izan zen opari berezi hori?
- Dirudienez bakoitzak zituen fantasiez hitz egiten zuten sarritan eta fantasia horietako bat betearazi zion Ikerrek.
- Bueno, ez da hainbesterako izango, ezta?
- Ezetz? Badakizu zein zen Irantzuren fantasia?????
- Ez, baina ziur nago zuk esango didazula...
- Begira, Irantzuk bere mutila beste bi mutilekin ikusi nahi zuen...
- Bi mutilekin? Baina nola? Larrutan?
- Hala da, bai. Hori zen Irantzuren fantasia... Bere mutila beste bi mutilen artean. Bata atzean eta bestea aurrean...
- Ostia... baina hori norentzako oparia izan zen, Irantzurentzat edo bere mutilarentzat?
- Irantzurentzat, jakina! Imajinatu duzu inoiz ze irudi ederra! Hiru mutil zure aurrean, haien artean gauzak egiten eta zu han...
- Baina gutxienez... parte hartuko zuen, ezta?
- Je, je... Noski, noski... Ikuskizunaz goxatu ondoren bere txanda izan zen. Orduan bai izan zela bere opariaz goxatzeko unea...
- Eta nola antolatu zuen hori guztia? Zeren eta benetan zaila izan behar da...
- Zaila? Ke ba! Begira, mutil horietako bat hartu eta ohean etzanarazi zuen. Gero bere gainean jarri eta mutilaren zakila goxo-goxo barrura. Bestea Irantzuren aurrean belaunikatu zen eta zakila aho parean jarri zion, neskak ongi xurgatu ahal izateko eta zulorik sektretuena eta goxoena, atzekoa hain zuzen ere, bere mutilarentzat utzi zuen, jakina... Imajinatzen? Ahoa ur egiten zait...
- Joe... ba ez dakit, niri zaila egiten zait imajinatzea... Eta gainera, bere mutilak nondik atera zituen beste mutilak?
- Ba... hori ez dakit... lagunak, ezagunak... edo kontratatuko zituen, batek daki! Baina egi bihurtzeko fantasia ederra iruditzen zait niri behintzat... Ufff! Guztiz bustita nago oraintxe bertan... uste dut komunera joango naizela...