Geratzen den irudia
Konstandinos Kavafis, poeta grekoaren olerki bat:
edo ordu batak eta erdiak agian
ostatuaren zoko batean
zurezko holtzearen ostean.
Leku hutsean biok bakarrik.
Ahulhiro argitzen zuen petrolio lanparak.
Kamareroa atean, nekaduraz loak hartuta.
Ezin ginduen inork ikusi. Eta orduan,
grina indartsua zen,
zuhurtasuna gainditzen zuen.
Erdi irekin genuen geure arropa,
berez ere eskasa uztaila ederreko beroagatik.
Arropa erdi irekien arintasunean
gozaturiko gorputza.
Haragiaren biluztasun laburra,
hogeita sei urte zeharkatu eta
orain poemara etorri eta geratzen den irudia...
4 comentários:
Atzoko nire ametsean izan al zara?
Saiatu nintzen bederen...
Han egon zinela aitortu!
Han gertatu zena nola idatzi bestela?
Egon nintzela aitortu behar dut... Zerbaiten seinale akaso...
Enviar um comentário