Ondotxo daki
berari begira
minutuak eta minutuak ematen ditudana...
baina, badirudi
gogoko duela,
edo, agian, batek daki,
ez diola axola.
Eguzkia zeruan jaun eta jabe denean,
emakume honek
terrazatxora hamaka atera,
toalla gainean jarri
eta bere gorputza
etzanarazi du.
Eguzkia zeruan jaun eta jabe denean,
emakume honek
soinean daraman loredun bata erantzi,
bularretakoa askatu
eta igurtzi egin du krema
astiro-astiro
masailetan, besoetan, sorbaldetan, hanketan...
eta are astiroago
harro dauzkan ditimuturren
inguruan...
behin eta berriro,
inongo presarik gabe...
eta berriro krema hartu
eta hankarte aldera eraman du,
kuleroen mugaldera...
kuleroen zuria ilunago egiten den txokora...
eta, azken honetan dagoela,
bere begiek nireak bilatu dituzte,
eta ahoa zabaltzen ez badu ere...
den dena esaten dit bere begiradak.
Paddy Rekalde
1 comentário:
"bere begiek nireak bilatu dituzte"
eskerrikasko egunak hobeto pasatzen laguntzeagatik.
Enviar um comentário